Datorren astelehenean, otsailak 11, Basauriko 3. Gurasolagun saioa gauzatuko dugu Bolintxu euskaltegian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bertan, makarroiak eta abar erabiliz, lepoko eta eskumuturreko politak egingo ditugu. Izena emateko azken eguna astelehena bera izango da. Hori bai, saiatu asistentzia baieztatzen, logistika dela eta.
Familia bakoitzak makarroi kilo erdia ekartzea nahikoa izango da, behar diren beste materialak Berbalagunek jarriko baititu: haria, kola, margoak...
Hortaz, animatu eta jarrai dezagun guraso eta umeen arteko hizkuntza ohiturak aldatzen, edo hobeki esanda, euskaratzen!
Praktikatu eta bizi!!
No comments:
Post a Comment