Argazki kamera duzu, baina ez dakizu ongi erabiltzen? Ezagutzan sakondu nahi duzu?
Bada, aukera bikaina ematen dizu Berbalagunek zure kamera ondo erabiltzen ikasteko. Ekarri zure kamera ( reflex, normala, telefonoa bera...) eta ikasi etekin handiena ateratzen!! Klase teorikoa izango da, eta egunean bertan ez bada, hurrengo astean, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango duzu!!
Hitzordua otsailaren 27an izango da Basaurin, Pozokoetxe Kultur Etxean, 17etatik 19etara edo 18etatik 20etara, ordua oraindik zehazteke.
Izena emateko azken eguna, otsailaren 25a izango da. Anima zaitez!!!
Praktikatu eta bizi!!
No comments:
Post a Comment