Hona hemen Basaurin ospaturiko Mintzodromoaren erakusketa txiki bat. Guztira, 130 inguru izan ziren goizez zein arratsaldez euskaraz hitz egiteko Solobarriako karpan elkartu ziren lagunak, herriko alkatea bera ere parte hartzera hurbildu zelarik. Giro hotza izanda ere, gustura sentitu ziren bertaratutakoak, eta hainbatei ere motz egin zitzaien saioa.
Hau, Basaurin astero astero Berbalagun taldeetan egiten denaren erakusketa bat izan da. Horregatik, egitasmoan parte hartzera animatzen zaituztegu.
LOTSARIK GABE PRAKTIKATU!
https://www.facebook.com/hego.uribekoberbalagunak
|
Añadir leyenda |