2012-03-31



Urtero legez, aurten ere sagardotegiarekin dugun zitari ez diogu uko egin. 
Iaz, Enkarterri, Meatzalde, Ezkerralde eta Aiaraldeko berbalagunekin batera Astigarraga eta Hernaniko kaleak bete genituen bertara joan ginen 120 lagunok. Aurten, Hego-Uribeko 90 berbalagun, ikasle eta irakasle kupel artean egun ederra pasatzera animatu gara.

Eguerdiko 12:00etan herritik irten eta 13:30erako tabernaz taberna motorrak berotu genituen Astigarragan.
Tripa-zorriak hasi zitzaizkiguean Etxeberria sagardotegirantz abiatu ginen. Hasiera batean bidaia laburra ematen zuena dexente luzatu zen autobus gidariek ez baitzuten aukeratu biderik zuzenena. Baina tira, eurengatik izan ez balitz ez genuen ezagutuko Gipuzkoa sakona. Hori errepide kaskarra!

Ia kupel guztietako sagardoa dastatu ostean Hernanitik egin genuen osteratxoa.
Herriko plazara heldu orduko txaranga baten musika alaiarekin egin genuen dantza. Eskerrak txarangari, tabernetan sartzeko apenas lekurik ez zegoen eta. Hala ere, goxo-goxo egon ginen kalean zein tabernetan etxera bueltatzeko ordua heldu zen arte. Beno, etxera nekatuen zeudenak, animosoenek herrian juerga jarraitu zuten eta. Badakizue, betiko kontua...

Datorren urtean itzuliko gara, dudarik ez egin!

Kopla ikastaroa eta txapelketako bideoa.

Bideokopla lehiaketan parte hartzeko aitzakian, martxoaren 14an kopla ikastaro interesgarria jaso zuten Galdakaoko zenbait berbalagunek. Ordubete eta erdiko saio labur honetan bertsolaritza hurbilagotik ezagutu zuten: Zer den bertso baten neurria, doinua, gaia, puntua, oina...Bertso bat nola eraiki behar den ere azaldu zitzaien. Azkenik, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT gaia jarrita, kopla bana egiteko esan genien.




Ikastaroan parte hartu zutenek Galdakaoko bertso eskolako kideen laguntza izan zuten euren ideiei forma emateko; eta, bertsolaritzarekin zuten lehen harremana zela kontuan izanda, oso ale politak sortu zirela esan beharra dago. Gainera, bakarren batek lehen kopla amaitu eta bigarrenarekin ere ausartu zen.






Tentsioarik handiena, ordea, ez zen sortu koplak egitean, koplak bota eta bideoz grabatuko genituela esan genienean baizik. Hasiera batean ez zien grazia handirik egin grabatzearen asuntoak, baina hain kopla politak Euskal Herriari erakutsi beharko zitzaizkion ba...




Hona hemen  botatako koplen bideoa ikusteko esteka: http://www.youtube.com/watch?v=60xOKXhjSxo


2012-03-28

aukeratu zure gustuko bideokopla!

 
Amaitu da bideokopla lehiaketan parte hartzeko epea. Azken orduan bat baino gehiago korrika eta presaka aritu bada ere, bideo kopuru handia jaso dugu: 17 bideokopla! Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigu lehiaketan parte hartzeko lanak, eta gusto guztietarakoak daude,  doinu eta neurri ezberdinetako koplak, estilo guztiz ezberdineko bideo muntaiak lagunduta.

Gogoan izango duzue talde irabazleak bertso-bazkari edo bertso-afari bat izango duela sari moduan, bada, aste honetan zehar epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta datorren astean publiko egingo dugu zein izango den irabazlea.

Bitartean, zuek ere aukeratu ahal izango duzue zuen lanik gustukoena. Horretarako, facebookeko gure zaleen orrian ere zintzilikatu ditugu iritsi zaizkigun bideo guztiak, zuek egin behar duzuena hau da: lehenbizi gure orriaren zale egin  eta ondoren idatzi gure horman gehien gustatu zaizuen bideokopla zein den esanez. Erraz-erraza da eta gainera, mezua uzten duzuenon artean, AEKren material sorta bat zozketatuko dugu!
 
Hemen dituzue aurkeztutako bideokopla guztiak:
1.- Artziniegako berbalagunak
2.- Azkoitiko mintzalagunak
3.- Barakaldoko AEK euskaltegiko ikasleak
4.- Garesko Errobi  AEK euskaltegiko ikasleak
5.- Galdakao berbalagunak
6.- Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleak
7.- Iruñeko Hizkuntza Eskolako ikasleak (I)
8.- Iruñeko Hizkuntza Eskolako ikasleak (II)
9.- Iruñeko Hizkuntza Eskolako ikasleeak (III)
10.- Iruñeko Irrintzi AEK euskaltegiko ikasleak
11.- Lautadako berbalagunak
12.- Lekunberri-Larraungo mintzakideak
13.- Lizarrako Benat Etxepare AEK euskaltegiko ikasleak
14.- Meatzaldeko berbalagunak
15.- Muskiz eta Kastroko berbalagunak
16.- Portugaleteko Xaribari AEK euskaltegiko ikasleak (I)
17.- Portugaleteko Xaribari AEK euskaltegiko ikasleak (II)
Animo eta parte hartu!

2012-03-26

LABURBIRA film laburren IX.zirkuitua


ZORTZI IKUS-ENTZUNEZKO ORDU ETA ERDI INGURUA

Martxoaren  27an, arratsaldeko 19:00etan, Basauriko Pozokoetxeko Kultur Etxean Euskal Herrian eta euskaraz eginiko zortzi ikus-entzuneko disfruta ditzakezu debalde!!!
 
Zortzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2011ean eta 2010ean ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz.   Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu.
Bestela ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat.  

2012-03-10

Kopla ikastaroa


Noiz: Martxoaren 14an, asteazkena, 20:00etan

Non: Galdakaoko AEK euskaltegian

Sarrera dohainik



Datorren martxoaren 25ean amaituko da Euskal Herriko Bertsozale elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egistasmoak elkarlanean antolatu duten bideo kopla txapelketara bideoa bidaltzeko epea.

Martxoaren 14an Galdakaoko AEK-n esakiniko dizuegun kopla ikastaroa, bideo kopla txapelketara animatuko zareten berbalagunoi zuzenduta dago. Bertsolaritza hurbilagotik ezagutzeko aukera izango duzue, eta bide batez, bertsolari baten laguntzaz sortuko dituzuen koplak txapelketara bidaliko ditugu. Eta, batek daki! Agian sari potoloa ere bertatik irtengo da. Gogoratu bertso bazkari edo bertso afari bat dagoela jokoan.

Lotsa etxean utzi eta ea ateratzen duzuen barruan gordeta daukazuen Txirrita!








Galdakaoko Berbalaguneko I.pintxo txapelketa.

A ze erakustaldia atzo Galdakaoko berbalagunek sukaldean eman zutena!

Herriko Pepeto kultur elkartean elkartu ginen, ohi bezala. Partaide gehienek etxetik eginda ekarri zituzten etxeko lanak; gutxi batzuek, ordea, txokoak duen sukalde erraldoia aprobetxatu zuten beren maisulanak prestatzeko. 12 izan ziren orotara parte hartu zuten berbalagunak, eta baten bat ikustera ere animatu zen.
Txapelketak ez zuen ezeren faltarik izan. Partaideek izena jarri zioten hainbeste landu zuten pintxoari, gero epaile-lana egitea tokatu zitzaien, kalitate handiko mokadutxuak izan genituen dastagai eta horrek txapelduna izendatzeko lana zaildu zuen. Hau izan zen dastaketa egin aurretik mahaiak zuen itxura.



1. Beti Zabalea
2. Leongo erregina
3. Euskal delicatesen
4. Pelotazo
5. Intxurrek eta...!
6. On egin!
7. BerenjeMari
8. Berbatune
9. Gora antxoa!
10. Pizza itzela
11. Tortilagun





Bapo afaldu ondoren puntuazioa emateko unea heldu zen.
Zenabait partaide, pintxoei nota ematen, benetan lan zaila atzokoa.
Batzuek bitan pentsatu, eta nota aldatu ere egin zuten, pentsa!






Hau izan zen atzoko podium-a:

Zaporea, aurkezpena eta originaltasuna baloratu genuen.
Euskal delicatesen-ek eta Beti Zabaleak bildu zituzten puntu kopuru bera eta desenpatea egin behar izan genuen. Azkenean,  Euskal delicatesen-ek lortu zuen saria eta garaikurra.





Eta, hona hemen atzoko irabazlea poz-pozik.
74 puntu bildu zituen tomate, hegaluzea, rulo gazte, kipula eta saltsa misteriotsu bezain gozoa zuen pintxo eleganteak.


Zorionak Josu!


 Eta zorionak atzo etorri zineten guztioi. Beste behin ere erakutsi genuen euskaraz bizi nahi dugula eta euskaraz ondo pasatzen dugula. Urte askoan kuadrilla!!!


2012-03-08

RITH 2012, Korrikaren Irlandako ahizpa, motorrak berotzen ari da












Gaur (martxoaren 8an) hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketaren bigarren edizioa. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en bukatuko da martxoaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko burutzen den jai egunaren baitan. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku pasatzen duten lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan bezala.

Irlandara gerturatzerik ez, baina, laguntzeko prest dagoenak ziber-kilometroak eros ditzake RITH 2012ren web-gunean.



Gaelikoa ere egoera larrian dago
Munduan gaelikoa hitz egiteko gauza diren pertsonak ez dira bi milioira iristen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gutxitua da gaur egun, eta are egoera zailagoan aurkitzen da Ipar Irlandan. Arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen duen Korrikaren “ahizpa irlandarra” egitea bururatu zitzaien, eta Euskal Herriko AEKren eta Korrikaren laguntza izan zuten.

Rith ez da Korrikaren ahizpa bakarra. Gogoratu behar dugu Bretainian AR REDADEG lasterketa egiten dutela. Aurtengoa, maiatzaren 12tik 19ra, bretoiaren aldeko ekimenaren hirugarren edizioa izango da.

bideokopla leihaketa


elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek 
helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen  
dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak 
euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.


Ekimen honen sorrera 17. Korrikaren baitan antolatutako Euskalakari
Koplari txapelketaren arrakastarekin lotuta dago. Duela urtebeteko hura
Bertsozale Elkartearen eta Korrikaren arteko lankidetzari esker burutu bazen, oraingo honetan Praktikatu AEK-k hartu dio lekukoa Korrikari. Gainera, aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa dugu; ondorioz, ekimen hau abiapuntua besterik ez da izango.
 
Lehiaketa, izenak berak dioen legez, bideo bat sortzean datza, koplak oinarri gisa hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko duzue, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran. Doinua, libre.

Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago, baina talde bakoitzak bertsolari baten laguntza eduki dezake, hala eskatuz gero. Izan ere, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeei beren inguruko bertso-eskolak lagundu nahi badie kopla sorta osatzen, elkarlan hori balioetsi egingo da lehiaketan.

Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira martxoaren 25a baino lehen. Saria talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolariren laguntzaz, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. Epaimahaia Bertsozale Elkartea izango da, baina edonork edukiko du bere gustuko bideoa bozkatzeko aukera Praktikatu AEK facebookeko orrialdean.

2012-03-05

Pintxo txapelketa

Eguna: Martxoak 9, ostirala

Ordua: 20:30

Lekua: Galdakaoko Pepeto kultur elkarte gastronomikoa

Oharra: Pintxoak etxetik eginda eraman.

Sarrera dohainik




Heldu da sukaldean dugun trebetasuna erakusteko garaia.

Ondoen egiten dakizun pintxoa prestatu eta gozatu besteek egindako pintxoekin.
Partaide bakoitzak 10 pintxo berdin egin beharko ditu; hartara, gainontzeko partaide guztiek dastatu eta puntuaketa eman ahal izango dute.

Honakoa kontuan hartuko dugu puntuak emanteko:

Zaporea
Aurkezpena
Originaltasuna


IRABAZLEAK SARIA IZANGO DU!!!




Galdakaoko berbalagunon inauteriak


Inauteriak bukatu dira eta Galdakaoko Super heroiek etxerako bidea hartu dute dagoeneko. Zenbat barre egin genuen ostiral inauterian antolatu genuen yinkanan….

21:00etan hasi genuen txapelketa Ganguren tabernan. 17 lagun animatu ziren AEK-ko irakasleon esanetara parte hartzera. Hiru talde egin genituen: Ti-ta, Euskalimotxo eta Ar mi arma! Somera eta inguruko tabernetan ibili ginen probaz proba, eta egia esan ederto batean moldatu ziren. Super heroien inguruko galderei erantzuten hasi ziren lehen proban. Ondoren, bertso saio baten oinak asmatzen jarri genituen. Hirugarren ariketan euskal inauterien inguruko galderak egin genizkien. Buruari eragiteko ariketak alde batera utzita, bost objetaren bila joateko esan genien kalean zegoen jendearekin harremanetan jartzeko asmoz. Eta azkenik, txandaka, eraman genuen mikrofonotik euskara hitza zuten ahalik eta abesti genien abestera behartu genituen, tabernan zegoen jendearen gozamenerako.



Proba guztiak amaituta, puntuak batu eta Ar, mi arma! taldea txapledun izendatu, eta merezitako saria jaso zuten: garaikurra eta txanpan botila.
Izugarria izan zen Super man-ek eta bere lagunek emandako ikuskizuna. Euskal kantutegia goitik behera abestu ziguten.





Ti-ta taldekoek ere ez zuten batere txarto egin, baina super otarrainaren eta bere lagunen botereak ez ziren nahikoak izan garaipena lortzeko.
Hurrengoan izan beharko du...






Eta azken postuan Euskalimotxo taldekoak izan genituen.
Ker-man eta konpainiak borondate handia jarri zuten , baina garaipenetik urrun ibili ziren. Euskalimotxoak boterea baino ez ote zien kalterik egingo? Batek daki zer egingo zuten edabe majikorik gabe...





Aurtengoak bukatuta, hurrengoak noiz etorriko irrikitan gaude.

Biba inauteriak eta biba zuek!!!

ENRIKE JAIOREN XVI. URTEURRENA

Igandean, martxoak 4, urtero legez Mugarrekolandaraino joan ginen 20 bat lagun Basauriko euskaldun sutsua zen Enrike Jaioren errautsak haizetu ziren lekura. Horien artean hainbat eta hainbat berbalagun, eta irteera honi esker berbalagun mendi taldeak kide berriak izango dituela poztu egiten gaitu, Enrike ere poztu egingo baitzen.

9etan Euska Txokoa zenetik atera eta Orozketara .abiatu ginen. Eguraldia nahiko kazkar ematen zuen arren, gogotsu eta irribarretsu ekin genion igoerari. Mugarrekolandara helduta, talde batek Leunganerantz abiatu zen, besteak hamaiketakoa egiten zuen bitartean.

Hamabietarako talde biak elkartuta, betiko lez Enrikeri abestu genion, pozik, ozen, eta noski... EUSKARAZ, beste modu baten ezin baitzuen izan.


Suak, ardoak eta janari gozoak barruak berotu zizkigun eta hurrengo irteera prestatzen ibili ginen.


Egon hadi, hurrengo mendi irteeraren berri laster emango dugu eta.

BERBALAGUN EGITASMOAREN AURKEZPENA BASAURIN

Aurreko ostiralean, martxoaren 2an, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egin zen Ibaigane Kultur Etxean. Bertan Basauriko udala, AEK, udal euskaltegia eta hizkuntz eskolak osatzen duten talde eragilea aurkeztu ziren. Bertan azaldu ere egin zen, Basaurin elkarlana ezinbestekoa dela eta zuen guztiontzako ateak irkeita daudela, elkarte zein norbanako izan.

Talde eragilea ezagutu genuen eta egitasmoarekinko konpromesu eta oniritziez gain, gure herriko ikasle baten esperientzia ezagutu genuen. Robertok kanpotik etorritako baten buruan ikusten dena kontatu zigun, zein egoeratan ikusi zuen euskara Basaurin, zein egoeratan dagoen orain... Berak egiten duena edonor anima dezake euskara ikasi eta erabiltzera!!!



70 bat lagun elkartu ginen aurreko ostiralean, hauen artean dagoneko berbalagunak diren batzuk, euskararen inguruan lanean dabiltzen beste asko... baina askoz gehiago izan nahi dugu!!!

Nola ez aurkezpenari amaiera emateko bertso polit-politak eta luntx gozo-gozoa. Eta hori guztia giro euskaldun atseginean izanda... ederto egon zen.

Mila esker bihotz-bihotzez bertan egon zinetenoi, eskerrik asko astero-astero euskara kalera ateratzen saiatzen zaretenoi, esker aunitz hemendik aurrera gurekin euskaraz harremana izango duzuenoi... Eta gogoratu:

"Berbalagun behar duzu" "Berbalagunek behar zaitu"