2012-03-31

Kopla ikastaroa eta txapelketako bideoa.

Bideokopla lehiaketan parte hartzeko aitzakian, martxoaren 14an kopla ikastaro interesgarria jaso zuten Galdakaoko zenbait berbalagunek. Ordubete eta erdiko saio labur honetan bertsolaritza hurbilagotik ezagutu zuten: Zer den bertso baten neurria, doinua, gaia, puntua, oina...Bertso bat nola eraiki behar den ere azaldu zitzaien. Azkenik, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT gaia jarrita, kopla bana egiteko esan genien.




Ikastaroan parte hartu zutenek Galdakaoko bertso eskolako kideen laguntza izan zuten euren ideiei forma emateko; eta, bertsolaritzarekin zuten lehen harremana zela kontuan izanda, oso ale politak sortu zirela esan beharra dago. Gainera, bakarren batek lehen kopla amaitu eta bigarrenarekin ere ausartu zen.






Tentsioarik handiena, ordea, ez zen sortu koplak egitean, koplak bota eta bideoz grabatuko genituela esan genienean baizik. Hasiera batean ez zien grazia handirik egin grabatzearen asuntoak, baina hain kopla politak Euskal Herriari erakutsi beharko zitzaizkion ba...




Hona hemen  botatako koplen bideoa ikusteko esteka: http://www.youtube.com/watch?v=60xOKXhjSxo


No comments:

Post a Comment