Urtero legez, aurten ere sagardotegiarekin dugun zitari ez diogu uko egin.
Iaz, Enkarterri, Meatzalde, Ezkerralde eta Aiaraldeko berbalagunekin batera Astigarraga eta Hernaniko kaleak bete genituen bertara joan ginen 120 lagunok. Aurten, Hego-Uribeko 90 berbalagun, ikasle eta irakasle kupel artean egun ederra pasatzera animatu gara.
Eguerdiko 12:00etan herritik irten eta 13:30erako tabernaz taberna motorrak berotu genituen Astigarragan.
Tripa-zorriak hasi zitzaizkiguean Etxeberria sagardotegirantz abiatu ginen. Hasiera batean bidaia laburra ematen zuena dexente luzatu zen autobus gidariek ez baitzuten aukeratu biderik zuzenena. Baina tira, eurengatik izan ez balitz ez genuen ezagutuko Gipuzkoa sakona. Hori errepide kaskarra!
Ia kupel guztietako sagardoa dastatu ostean Hernanitik egin genuen osteratxoa.
Herriko plazara heldu orduko txaranga baten musika alaiarekin egin genuen dantza. Eskerrak txarangari, tabernetan sartzeko apenas lekurik ez zegoen eta. Hala ere, goxo-goxo egon ginen kalean zein tabernetan etxera bueltatzeko ordua heldu zen arte. Beno, etxera nekatuen zeudenak, animosoenek herrian juerga jarraitu zuten eta. Badakizue, betiko kontua...
Datorren urtean itzuliko gara, dudarik ez egin!
No comments:
Post a Comment