2013-02-25


 "MOZORRATZEA EZ DA DISFRAZATZEA"HITZALDIA


Otsailaren 28an 20:00etan

Andra Mari Dantza Taldearen lokalean

Hizlaria: Oier Araolaza

Sarrera: Dohainik









Oier Araolaza adituak, ostegun honetan, 20:00etatik hasita, Andra Mari taldearen lokaletan (Juan Sebastian Elkano, 4), "Mozorratzea ez da disfrazatzea" izena daraman hitzaldia eskainiko du. Horrela mozorroek duten garrantzia eta, urteroko inauterietako ikutu ludiko eta jai giroaz harago, herrien kulturarekin eta tradizioekin daukaten lotura azpimarratu nahi da.

Hitzaldi hau Andra Mari Dantza taldeak antolatu du, Galdakaoko Udalaren laguntzaz. Sarrera librea da.

"ITZALI TELEBISTA" BERTSO JOLASA


Martxoaren 1ean, 20:30ean

Galdakaoko Ortuondo Gaztetzean

Sarrera librea

Saioaren ostean, pintxoak eta kontzertua

Korrikaren aldeko ekimena




Bertsoekin jolasteko, ez bertsotan egiteko ekimena da "Itzali telebista" bertso jolasa.
Galdakaoko bertso eskolak garai bateko telebistako lehiaketen inguruko proba bilduma antolatu du Korrikaren inguruko bitxikeriekin ondo pasatzeko.

Parte hartzaileak taldeka antolatuko dira. JOLAS HONETAN PARTE HARTZEKO EZ DA BERTSOTAN JAKIN BEHAR. Bestalde, publikoak ere ardura garrantzitsua izango du, izan ere parte hartzaileak txalotzen egongo direnek epaile lana egingo dute.

Saioa amaitzean, Gazte Asanbladak pintxoak jarriko ditu, bertan ateratzen den dirua Korrikari eskaintzeko.

Amaitzeko, Kontzertu polita izango dugu eguna behar bezala borobiltzeko.


ANIMA ZAITEZTE, ONDO PASATUKO DUZUE ETA!!!

2013-02-15

"EUSKARA, HIZKUNTZA BAT BERE BAKARDADEAN" HITZALDIA



OTSAILAREN 20an, 20:00etan

BILBOKO KAFE ANTZOKIAN





Bilbon egingo den arren, euskararen biziraupenaren inguruko hitzaldi interesgarria proposatzen dizuegu.
Hona hemen hitzaldia emango duen idazle Urrestillarraren aurrerapen txikia.


"Bi hizkuntza hegemonikoen erdian, menpeko hizkuntza baten egoera pretala bizi du egun euskarak. Normalizazioaren etiketaz mozorroturiko anti-politika baten ondorioz, piramide sozialean desagertzen ari da, eta laster kaletik ere bai. Botere politiko propiorik gabe euskara izango da menpeko hizkuntza, hizkuntza morroitua, sinbolikoa bere hutsean, fosil bihurtzeko bidean." 

Pako Aristi


ANIMA ZAITEZTE!!!

2013-02-04

OTSAILEKO AGENDA

 
Hemen duzue Basauri eta Galdakaoko otsaileko euskal agenda kulturala.
 
Gozatu eta euskaraz bizitzen jarraitu.
 
 

2013-02-03

GAZTA ZATI BAT DOKUMENTALAREN EGUNEKO ARGAZKIA



Hona hemen Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean eskainitako "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia aurretik ateratako Galdakaoko espedizioaren argazkia.
Gure berbalagunek Jon Maiak zuzendutako lanari egindako kritika bikaina da.
Gainera, bertsolari zumaiarra bertan izan zuten zalantzak eta jakin-mina asetzeko.

Besarkada beroa Eskoziako herriari berbalagunon partez!

KORRIKA OMENALDIA USURBILEN




Egun polita igaro genuen Korrika omenaldian sagardoaren "hiriburuan".
Goiz-pasa alaia, bertsolari eta soinujoleek girotua. Bazkaldu baino lehen, kupelen irekiera jendetsua.
Ordu biak aldera txahal zatia jateko unea heldu zen, indarrak hartzeko unea, egun luzea izan zen eta batek baino gehiagok janaria etxetik ere eraman zuen, badaezpada ere. Arratsaldean omenduen txanda heldu zen; aurtengo omenduak euskaraz ikasten ari direnak, aupa zuek!
Eta azkenik, kontzertuetan gorputza mugitzeko momentua, hori erritmoa batzuek dutena!
Gauerdian etxerako buelta, nekatuta, baina pozarren.


Herriko talde ezberdinetako berbalagunak ez ezik, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako euskaltzaleak ezagutzeko egun borobila izan zen.

Eta aurtengo Korrikak ikasleak omendu nahi izan baditu ere, protokolotik kanpo, Galdakaotik eta Basauritik Usurbilera joan zineten berbalagun guztioi hona hemen gure omenaldi xumea. Bejondeizuela!!!