Inauteriak bukatu dira eta Galdakaoko Super heroiek etxerako
bidea hartu dute dagoeneko. Zenbat barre egin genuen ostiral inauterian
antolatu genuen yinkanan….
21:00etan hasi genuen txapelketa Ganguren tabernan. 17 lagun
animatu ziren AEK-ko irakasleon esanetara parte hartzera. Hiru talde egin
genituen: Ti-ta, Euskalimotxo eta Ar mi arma! Somera eta inguruko tabernetan
ibili ginen probaz proba, eta egia esan ederto batean moldatu ziren. Super
heroien inguruko galderei erantzuten hasi ziren lehen proban. Ondoren, bertso
saio baten oinak asmatzen jarri genituen. Hirugarren ariketan euskal inauterien
inguruko galderak egin genizkien. Buruari eragiteko ariketak alde batera
utzita, bost objetaren bila joateko esan genien kalean zegoen jendearekin
harremanetan jartzeko asmoz. Eta azkenik, txandaka, eraman genuen mikrofonotik
euskara hitza zuten ahalik eta abesti genien abestera behartu genituen,
tabernan zegoen jendearen gozamenerako.
Proba guztiak amaituta, puntuak batu eta Ar, mi arma! taldea
txapledun izendatu, eta merezitako saria jaso zuten: garaikurra eta
txanpan botila.
Izugarria izan zen Super man-ek eta bere lagunek emandako ikuskizuna. Euskal kantutegia goitik behera abestu ziguten.
Ti-ta taldekoek ere ez zuten batere txarto egin, baina super otarrainaren eta bere lagunen botereak ez ziren nahikoak izan garaipena lortzeko.
Hurrengoan izan beharko du...
Eta azken postuan Euskalimotxo taldekoak izan genituen.
Ker-man eta konpainiak borondate handia jarri zuten , baina garaipenetik urrun ibili ziren. Euskalimotxoak boterea baino ez ote zien kalterik egingo? Batek daki zer egingo zuten edabe majikorik gabe...
Aurtengoak bukatuta, hurrengoak noiz etorriko irrikitan
gaude.
Biba inauteriak eta biba zuek!!!
No comments:
Post a Comment