Igandean, martxoak 4, urtero legez Mugarrekolandaraino joan ginen 20 bat lagun Basauriko euskaldun sutsua zen Enrike Jaioren errautsak haizetu ziren lekura. Horien artean hainbat eta hainbat berbalagun, eta irteera honi esker berbalagun mendi taldeak kide berriak izango dituela poztu egiten gaitu, Enrike ere poztu egingo baitzen.
9etan Euska Txokoa zenetik atera eta Orozketara .abiatu ginen. Eguraldia nahiko kazkar ematen zuen arren, gogotsu eta irribarretsu ekin genion igoerari. Mugarrekolandara helduta, talde batek Leunganerantz abiatu zen, besteak hamaiketakoa egiten zuen bitartean.
Hamabietarako talde biak elkartuta, betiko lez Enrikeri abestu genion, pozik, ozen, eta noski... EUSKARAZ, beste modu baten ezin baitzuen izan.
Suak, ardoak eta janari gozoak barruak berotu zizkigun eta hurrengo irteera prestatzen ibili ginen.
Egon hadi, hurrengo mendi irteeraren berri laster emango dugu eta.
No comments:
Post a Comment