Aurreko ostiralean, martxoaren 2an, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egin zen Ibaigane Kultur Etxean. Bertan Basauriko udala, AEK, udal euskaltegia eta hizkuntz eskolak osatzen duten talde eragilea aurkeztu ziren. Bertan azaldu ere egin zen, Basaurin elkarlana ezinbestekoa dela eta zuen guztiontzako ateak irkeita daudela, elkarte zein norbanako izan.
Talde eragilea ezagutu genuen eta egitasmoarekinko konpromesu eta oniritziez gain, gure herriko ikasle baten esperientzia ezagutu genuen. Robertok kanpotik etorritako baten buruan ikusten dena kontatu zigun, zein egoeratan ikusi zuen euskara Basaurin, zein egoeratan dagoen orain... Berak egiten duena edonor anima dezake euskara ikasi eta erabiltzera!!!
70 bat lagun elkartu ginen aurreko ostiralean, hauen artean dagoneko berbalagunak diren batzuk, euskararen inguruan lanean dabiltzen beste asko... baina askoz gehiago izan nahi dugu!!!
Nola ez aurkezpenari amaiera emateko bertso polit-politak eta luntx gozo-gozoa. Eta hori guztia giro euskaldun atseginean izanda... ederto egon zen.
Mila esker bihotz-bihotzez bertan egon zinetenoi, eskerrik asko astero-astero euskara kalera ateratzen saiatzen zaretenoi, esker aunitz hemendik aurrera gurekin euskaraz harremana izango duzuenoi... Eta gogoratu:
"Berbalagun behar duzu" "Berbalagunek behar zaitu"
No comments:
Post a Comment