ZORTZI IKUS-ENTZUNEZKO ORDU ETA ERDI INGURUA
Martxoaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Basauriko Pozokoetxeko Kultur Etxean Euskal Herrian eta euskaraz eginiko zortzi ikus-entzuneko disfruta ditzakezu debalde!!!
Zortzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2011ean eta 2010ean
ekoitzitakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko
egileak eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Jon Garaño, Gregorio Muro, Maialen Sarasua, Joseba Uberuaga, Paul Urkijo, David Zabala eta Xoxe Díaz. Bestetik, 60.hamarkadan Franco garaian Gotzon Elortzak 16mm-tan grabatutako Aberria dokumental interesgarria ikusteko aukera izango dugu.
Bestela
ere, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela,
formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: fikziozko lau lan, animaziozko bi, dokumental bat eta bideoklip bat.
No comments:
Post a Comment