Gaur (martxoaren 8an) hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketaren bigarren edizioa.
Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro
baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en bukatuko
da martxoaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko burutzen den jai
egunaren baitan. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku pasatzen
duten lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan bezala.
Irlandara gerturatzerik ez, baina, laguntzeko prest dagoenak ziber-kilometroak eros ditzake RITH 2012ren web-gunean.
Gaelikoa ere egoera larrian dago
Munduan gaelikoa hitz egiteko gauza diren pertsonak ez dira bi milioira iristen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gutxitua da gaur egun, eta are egoera zailagoan aurkitzen da Ipar Irlandan. Arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen duen Korrikaren “ahizpa irlandarra” egitea bururatu zitzaien, eta Euskal Herriko AEKren eta Korrikaren laguntza izan zuten.
Rith ez da Korrikaren ahizpa bakarra. Gogoratu behar dugu Bretainian AR REDADEG lasterketa egiten dutela. Aurtengoa, maiatzaren 12tik 19ra, bretoiaren aldeko ekimenaren hirugarren edizioa izango da.

No comments:
Post a Comment