2012-03-08

bideokopla leihaketa


elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek 
helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen  
dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak 
euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.


Ekimen honen sorrera 17. Korrikaren baitan antolatutako Euskalakari
Koplari txapelketaren arrakastarekin lotuta dago. Duela urtebeteko hura
Bertsozale Elkartearen eta Korrikaren arteko lankidetzari esker burutu bazen, oraingo honetan Praktikatu AEK-k hartu dio lekukoa Korrikari. Gainera, aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa dugu; ondorioz, ekimen hau abiapuntua besterik ez da izango.
 
Lehiaketa, izenak berak dioen legez, bideo bat sortzean datza, koplak oinarri gisa hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko duzue, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran. Doinua, libre.

Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago, baina talde bakoitzak bertsolari baten laguntza eduki dezake, hala eskatuz gero. Izan ere, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeei beren inguruko bertso-eskolak lagundu nahi badie kopla sorta osatzen, elkarlan hori balioetsi egingo da lehiaketan.

Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira martxoaren 25a baino lehen. Saria talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolariren laguntzaz, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. Epaimahaia Bertsozale Elkartea izango da, baina edonork edukiko du bere gustuko bideoa bozkatzeko aukera Praktikatu AEK facebookeko orrialdean.

No comments:

Post a Comment