2013-01-25

GURASOLAGUN "FAMILIAN EUSKARAZ" TAILERRAK


Abenduan gurasolagunen parte hartzeko izena emandakoekin “familian euskaraz” jolasten ikasteko ikastaroak egin genituen. Adin ezberdineko umeak taldeetan banatu genituen eta ikastaro zoragarri bezain baliagarriak izan genituen Urtxintxa Eskolako gure Ainhoak maitagarriak bideratuta. Umeak poz-pozik aritu ziren jolas dibertigarri horiek gauzaten eta gurasoentzat oso baliagarri suertatu zen beraien seme-alabekin euskaraz aritzeko baliabide horiek jasotzea. Ikastarotxoak eginda irribarrea ahoan eta “kuku” liburuxkak eta Urtxintxa eskolak prestatuta jolasen bildumen cd eta kanten letrak galtzarbean joan ziren etxera.


Ea gure herriko parke eta enparantzetan gurasoak eta seme-alabak euskaraz jolasten eta dibertitzen ikustea lortzen dugu!!!

No comments:

Post a Comment