2020-09-28

MATRIKULAZIO KANPAINA MARTXAN


Iraila bukatzear dago eta urria ate-joka, eta Hego Uribeko Berbalagun dinamika berriro ere martxan! Nahiz eta ikasturte berezia den hau, gure aldetik ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatuko gara, urtero bezala, noski!

 

Hortaz, gogorarazi nahi dizuegu Berbalagunen izena emateko epea zabalik dagoela, talde batzuk dagoeneko martxan daudela, eta aukera ederra dela hau euskara praktikatu eta jende berria ezagutzeko!

 

Euskaraz gozatu eta jende berria ezagutzeaz gain, Hego Uribeko Berbalagun izateak hainbat abantaila ditu: Sozial Antzokian eta Torrezabalen egiten diren euskarazko ikuskizunetarako sarrerak debalde lortzeko aukera, AIZU eta ARGIA aldizkariak zein BERRIA egunkaria merkeago eskuratzeko beta, egiten ditugun "erronketan" parte hartu eta sariak irabazteko parada...

Beraz, ez pentsatu birritan eta eman izena!! Kartelean dituzue gurekin harremanetan jartzeko bideak, baina horietaz gain gogoratu Basauri edo Galdakaoko edozein euskaltegitan ere eman daitekeela izena.

Bukatzeko, uda aurretik egin genituen "erronken" irabazle batzuen argazkiak dauzkazue segidan, promesten duguna betetzen dugun seinale!!

 








PRAKTIKATU ETA BIZI!



No comments:

Post a Comment