Gorbaialdeko baserri eta inguru asko
bisitatu ditu Gorka Menendezek, sendabelarren inguruko informazioa
bildu eta argitaratu duen liburuan txertatzeko. Atzo, horren
guztiaren zertzelada txiki bat entzuteko plazerra izan zuten
hitzaldira hurbildu ziren guztiek. Belaunaldiz belaunaldi
transmititutako jakituria bitxi honetaz hitz egin zigun Gorkak, eta
bertan geunden guztion arreta piztu zuen espero ez genituen min
askori aurre egiteko irtenbide naturalak daudela jakiteak.
Hori bai, esperimentatzen hasi
aurretik, “Gorbeialdeko sendabelar tradizionalak” liburua
irakurriko dugu, bertan den-dena baitago ondo azalduta.
No comments:
Post a Comment