Hitzordua Basauriko Eskarabilla txokoan genuen arratsaldeko 17etan, bertako bazkide den Demek harrera egin zigularik; bai txoko ederra duten!! Egin behar genuenerako aproposa eta atsegina! Milesker Deme!!
Ikastaroari hasiera emateko Albertok, ikastaroa bideratu zuen AEK kideak, bideo bat jarri ziguin, eta bertan, Zamudioko amama batek azaltzen zuen arto-irina egiteko modu tradizionala: artaburua labean xigortu eta puntuan dagoenean ehotu egiten da, arto-irin ekologiko eta zaporetsua lortuz.
Behin hori ikasita, Alberto taloak egiteko orea egiten hasi zen; aipatutako arto-irinari ur epel gatzatua gehituz, behar zuen "puntua" hartu arte. Sekretua orean dago!! Kar, kar, kar
( Alberto orea egiten)
Jarraitzeko, orea prest zegoenean, taloak egiteko momentua iritsi zen. Horretarako, talo bakoitzerako ore kopuru jakin bat atera zuen; bolatxo bat taloko, hurrengo argazkian ikusi daitekeen bezala.
Hurrengo pausua izan zen talo goxoa egiteko gakoa; irudian dagoen bolatxo hori talo bihurtzea, alegia. Ekintza horri edo pausu horri " taloa jotzea" deritzola irakatsi zigun Albertok, eta hasiera batean dirudiena baino zailagoa da; Albertori bezain ongi ateratzea, behintzat, bai; baina hor aritu ziren gure berbalagunak taloa jo eta jo!
( Berbalagunak taloa jotzen)
Bukatzeko, zanpatutako talo oreak aurrez berotutako "txapa" batean jarri genituen egin zitezen. 2 minututan prest zeuden txorizo, txistorra edo hirugiharra gehitu, ahora eraman eta egindako lana baloratzeko! Nola ez, lan bikaina egin genuen eta talo sano goxoak dastatu genituen!!
Errepikatzeko moduko ekintza zalantzarik gabe, Albertoren gidaritzapean oso gustura egon baikinen!! Euskara, gastronomia eta euskal tradizioa uztartu genituen eta izugarri alai etxeratu ziren berbalagunak, baita afalduta ere!!
Eskerrak eman nahi dizkiogu Eskarabilla txokoko bazkideei txokoa uzteagatik, eta bereziki Demeri, bera egon baitzen gurekin jo ta ke. Eta nola ez Albertori, hain ikastaro polit, gozagarri eta erakargarria egiteagatik!!
Praktikatu eta bizi!!
Eskerrak eman nahi dizkiogu Eskarabilla txokoko bazkideei txokoa uzteagatik, eta bereziki Demeri, bera egon baitzen gurekin jo ta ke. Eta nola ez Albertori, hain ikastaro polit, gozagarri eta erakargarria egiteagatik!!
Praktikatu eta bizi!!
No comments:
Post a Comment