Itzela izan zen iazko aurkezpen jaia eta iazkoa bezain ona edo hobea aurtengo. Aurten ez dugu Barry Manley-ren bakarrizketarekin barre egin; geure buruari egin diogu barre.
Adin, kolore eta talde guztietako berbalagunak elkartu ginen Topa tabernako txoko polit batean, elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko.
Janire soinujolearen esanetara aritu ginen kantu zaharrak abesten, 6 taldetan banatuta: Ardiak, txerriak, igelak, otsoak, katuak eta saguak.
Hona hemen ardiak kantuka
Txerriei "Baratze bat" kantatzea tokatu zitzaien, baina hegoaldeko txerriak dira hauek, eta ez dakite zubereraz. Jaten, ordea, badakite, barratik ez ziren asko urrundu eta
Katuak ere ez ziren oso fin aritu, baina barre ederrak bota genituen euren kontura, eta hori zen garrantzitsuena. Hauek bai, katu mokofinak! Esnea beharrean, ez zuten ba ardo ondua eskatu!
"Euskara, bihotzetik ahora" mezua zuen piruleta bana eskuan dutela atera genuen eguna borobiltzeko azken argazkia.
Miauka, kurrinka, uluka, korroka zein beeka guzti-guztiok euskaraz.
"Lotsarik gabe, praktikatu gurekin"
No comments:
Post a Comment