2014-12-04

GALDAKAOKO MINTZODROMOA




Euskarak ez luke egun seinalaturik izan behar egutegian, urteko 365 egunak behar dituela esaten dugu euskaltzaleok. Berbalagunoi ez digute gogorarazi behar euskara kalera ateratzearen beharra, astero-astero ateratzen baitugu. Hala ere, abenduaren 3a bezalako egunetan, badago elkartzeko eta aldarrikatzeko beharra, eta horixe egin genuen atzo goizean Urreta Kiroldegian.





Euskaltegietako eta institutuko ikasleak Berbalagunekin elkartu genituen Galdakaon lehenengoz antolatu dugun Mintzodromoan. Arratsaldean, Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan zegoen ekitaldian hartu genuen parte, eta zera galdetu ziguten: "Zer egin duzue Mintzodromoan?" Euskaraz hitz egin. Azalpen eta zehaztasun gehiago eman genituen arren, hori izan zen hitz gutxitan egin genuena. Hori bezain gauza sinplea: Euskaraz hitz egin, euskaraz txokolate beroa edan, euskaraz barre egin, euskaraz eztabaidatu...euskaraz bizi!!!



No comments:

Post a Comment