Ostiral honetan Tanttaka konpainiak Mikel laboari eskainitako omenaldia ikusi ahal izango dugu Basaurin. Bi saio izango dira: goizeko 12:00etan eta iluntzeko 20:30ean. Prezio arrunta 10€koa bada ere, berbalagunentzako prezioa 5€.
Honi buruzko informazio gehiago izatera, hona hemen egileek esaten digutena:
Elkartze bat izatea nahi dugu, lagun
arteko bilgune bat; denok daukagu, gure gogoan neguko gau elurti batean
bizi izandako pasadizoren bat seguruenik; leihoetatik sartzen den
argizuriaren erreflexuak adierazten digu elurrez inguraturik
gaudela... Denbora gelditu ez baina beste tempo ezberdin bat markatzen
digu, paretan eskegitako erloju zahar batek bezala, lasaitasunez «tik,
tak... tik, tak...». Argi bero eta tiki bat piztuko dugu eta
elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dugu, barre egitekoa, elkar
begiratzekoa...
“Mikel Laboaz hitzegiteko eta
gogoratzeko gogoagatik sortu da ikuskizun hau. Eta Mikeli buruz era
intimo batean, Mikeli buruz ez dakizkigun gauza askotaz hitzegiteko, edo
ta nahiz eta askotan entzun izan gustoko ditugunak gogoratzeko. Hiru
AKTORE-interprete-kantante eta bi MUSIKARI-interprete elkartu nahi
ditugu Mikelen barne unibertsoaz mintzatzeko. Eta Bernardo Atxaga
gonbidatu dugu bidai lagun bezala, gidoilari lanetan. Eta baietz
esan digute, gogotsu ta pozik azaldu dira aurrean daukagun lanarekin.
Irrifar txiki bat azaldu zaigu ezpainetan eta begi bizi-dizdiratsuak
jarri zaizkigu denoi”.
KONPAINIA
Antzezleak: Iñaki Rikarte, Mireia GabilondoMusikariak: Iñaki Salvador, Mireia GabilondoKantaria: María Berasarte
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo, Kike Díaz De Rada
Informazio gehiago:
www.tanttaka.com
No comments:
Post a Comment