Atzo, martxoak 20, udaberriaren atarian, Basauriko hainbat berbalagun BADU BADA erakusketa gidatura joan ginen Alhondigara. Arratsalde ederra pasatu genuen euskararen inguruko hainbat gauza berri entzuten eta horren inguruan hitz egiten.
"Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria" esaten zuen erakusketan ikusi ahal izan genuen esaldi batek. Eta arrazoirik ez zaio falta! Baina hainbat eta hainbat gara horren alde dihardugunok, berbalagun asko eta asko tartean; beraz eskerrik asko berbalagunok euskararen iraupenaren alde ematen duzuenagatik!
Erakusketa doakoa da eta maiatzaren 4a arte izango da Alhondigan. Animatu eta joan zaitezte bisitatxoa egitera, merezi du eta.
Erakusteta bera ez ezik, hainbat dira horren inguruan egingo diren ekintzak. Honen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzue sartu badubadaren orrian edo Alhondigaren orrian.
No comments:
Post a Comment