2012-02-26

"8 BEGI" - "Lau dimentsioko komedia"

Gilkitxaro antzerki taldearen eskutik...
Otsailaren 28an, asteartea, 19:00etan Pozokoetxeko kultur Etxean
Debalde. Euskarabilak antolatua.



"Luli Patatax eta Ander Bakon ezusteko eder baten ondorioz ikusmenaren inguruko komedio-simposium-absurdua aurkeztuko dute. Horrela, zortzi begiz eta hamaika betaurrekoz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute."

Kafe antzerki giroko komedia ero eta erritmo biziko honetan aktore bi taula gainean daude. Publikoarekin harremana zuzena eta etengabea da. Horrela zenbait eszena eta esketx eskainiko dute umorearen eta irudikeriaren bidetik.


Antzezlan honek azken urteetan taularatutako "Honolulu, leku bat" eta "Mirande Kabareta" lanen osagaiak uztartzen ditu.Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa mantentzen baitu eta, bestetik, kabareta. Izan ere, 8BEGI sortzerako orduan XX. mende hasieran Alemaniako Karl Valentin idazleak proposatutako zenbait testuetatik abiatzen baitira.

No comments:

Post a Comment