2012-02-13
SAGARDOTEGIRA IRTEERA
Txotx garaia hasi da dagoeneko, eta Gipuzkoako sagardotegi batera joateko aukera paregabea dugu hau. Ez soilik ohiko sagardotegi batera joango garelako, umoretsu eta euskara hutsean eguna pasako baitugu. Eta bide batez, sagardotegia ez ezik, Gipuzkoako herri bi ezagutuko ditugu, Astigarraga eta Hernani hain zuzen. Herri euskaldunak ditugu bi hauek eta bertan gauden bitartean bertako euskara ezagutzeko parada izango dugu.
Martxoaren 17an egingo dugu irteeratxoa. Eguerdian elkartuko gara, 12:00etan (bakoitza bere herrian finkatutako tokian: Basauri (San Jose ikastetxea), Galdakao (udaletxea) eta Arrigorriaga (Lonbo). Bizkaitik Gipuzkoara joko dugu, Astigarragara hain zuzen. Bertan herria eta bertako tabernak ezagutuko ditugu eta 14:30 aldera sagardotegira abiatuko gara. Bertan ohiko sagardotegi menua (makailua, txuleta... ) jan eta noski, euskal herriko sagardo gozo-gozoa edango dugu. Arrasti partean Hernanira hurbilduko gara eta bere giro alaian murgildu ostean, 22:00etan bueltan jarriko gara.
Eta hori dena 35 euroren truke!! Eman izena ahalik eta arinen
hegouribe@aek.org helbide elektronikoan edota 607146855 telefonoan, baliteke leku arazoak egotea eta.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment