2015-05-18
SUKALDARITZA AKASTAROA PRIMERAN!
Euskaldunak mahai baten bueltan zoriontsu bizi garela dio topikoak, eta arrazoirik ez zaiola falta onartu beharko dugu. Janari ona, edari gozoa eta ondo lagunduta, orduak beti labur. Horixe gertatu zitzaien ostiraleko sukaldaritza ikastaroan egon ziren berbalagunei. Andrea De Pedro sukaldariaren aginduetara egon zen kuadrila ederra, gerora afalduko zuten janaria nola prestatu behar zen ikasten.
Hiru motatako pasta zuten: ravioliak, espagetiak carbonara erara eta pestoa, ummmmmm! Arratsaldeko 18:30ean hasi eta 23:00ak arte ez zuten lehen mokadu ahoratu, pasta eskuz egin behar izan zuten eta. Zenbat denbora eman zuten ikusita, ez dut uste egunero egingo duten afaria izango denik, baina pazientzia eta maitasunez, edozein janarik dauka zapore goxoagoa. Eta horretan saiatu ziren gure sukaldari finak.
Postre goxo batek eman zion amaiera afariari. Baina bukatu aurretik, bertaratu ziren lagun guztiek zenbat ikasi zuten erakutsi zuten, izan ere, Andrearen galderei erantzun egokia eman behar izan zieten.
Emaitza: guztiok gaindituta!!!
Ikusiko al dugu berbalagunen bat datorren urteko "Master Cheff" saioan? Denborak esango digu
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment