2013-03-22

KORRIKA BAZKARIKO ARGAZKIAK

 Bazkari ederra, giro ezin hobean. Zer gehiago eskatu ahal zaio larunbat goibel bati? Bada, herriko euskaltzaleon artean Korrikaren aldeko indarrak metatzea. Horixe izan zen martxoaren 16ko Korrika bazkariaren laburpenik onena.
Bertan, beti bezala, hainbat taldetako berbalagunak ere izan genituen, eta euren aurpegiak eta barre algarak ikusita esan genezake ez zutela batere txarto pasatu.

 Bazkalostean euskal abesti mitikoez osatutako karaokean ere parte hartu zuten gure lagunek.
Aitormena, Batasuna, Negua joan da eta, Itsasontzi baten...Estilo guztietakoak.
Bertaratu ginen guztiok oso gustura entzun edo parte hartu genuen karaokean eta egia esan, hori izan zen ohiko herri bazkarietatik ezberdindu zuena lehengo egunekoa.
  Jendea Gandasegiko arkupeetan geratu zen euskal abesti zaharren errepertorio guztia amaitu arte. Zeinen gustora! Eta hori guztia gutxi balitz, 19:00etatik aurrera tabernaz taberna jarraitu genuen euskal dantzak ikasten Dangiliske taldeko  fenomenoen erritmora eta aginduetara.

Zeinen gustura egon ginen! Korrika 19an berriro ikusiko dugu elkar.

No comments:

Post a Comment