2020-04-13

KORONABIRUSARI AURRE EGITEN: PASAHITZA

Denok ezagutuko duzue telebistan ematen zen "Pasahitza" saioa. Bada orain euskaraz egiteko aukera duzu!! Bete zerrenda eta bidali zure dinamizatzaileari edo hegouribe@aek.eus helbidera. Aste osoa duzue betetzeko, beraz, ondo pentsatu bidali aurretik, bidalketa bakarra onartuko baita!!
Animo eta zorte on!!! Eta nola ez, irabazleek saritxoren bat jasoko dute!!

A- Baserriko animaliei esaten zaie
B- Zarataren sinonimoa
D- Baltzola koba ondoko herriaren izena
E- Eztia sortzen duten animalien "etxea"
F- Hizkuntzak aztertzen dituen zientziaren adarra
G- Burdeos-en itsasoratzen den ibaiaren izena
H- Hil ezin dena
I- Norbere umea hiltzeari esaten zaio
J- Askatu/aske utzi
K- Desagertzear dagoen iberiar penintsulako ugaztuna
L- Euskal dantza tradizionala, taldean bikoteka egiten dena
M- Kafkaren liburu ospetsuena
N- Atomo eta molekulak manipulatzen dituen teknologia
Ñ (tartean)- Erresuma Zaharreko hiriburua
O- Hosto eroriek lurrean sortzen duten geruza
P- Arrakala/zartadura/arrailaren sinonimoa
Q- "Reservoir Dogs" filmaren zuzendariaren izena
R (tartean)- Mesedez eskatu/otoitz egin
S- Bolandera, txaplidue
T- Kaxoiaren sinonimoa
U- Abdujaparov txirrindulariaren sorterria
V- "Urpeko ontzi horia" ezizena duen  futbol taldea   
W- Elhuyar anaiek isolatu zuten elementu kimikoa
X- Lur planetak dituen antzeko bizi-baldintzak dituzten planetei esaten zaie
Z- Loreak lehortu edo ihartzen dira. Sinonimoa 

ERANTZUNAK:
A- Abere
B- Burrunba
D- Dima
E- Erlauntza
F- Filologia
G- Garona
H- Hilezkor/ Hilezin
I- Infantizidioa
J- Jaregin 
K- Katamotza
L- Larrain dantza
M- Metamorfosia
N- Nanoteknologia
Ñ- Iruñea
O- Orbela
P- Pitzadura
Q- Quentin
R- Erregutu (bai mesedez eskatu, bai otoitz egin esateko)
S- Suziria
T- Tiradera
U- Uzbekistan
V- Vilareal
W- Wolframioa
X- Exoplaneta
Z- Zimeldu

Aste honetako partaidetza ikusita, jende askok parte hartu baitu, erabaki dugu irabazle bat baino gehiago egotea. Jarraian irabazleen izen abizenak eta asmatutako hitz kopurua ikusiko duzue. Dinamizatzaileak zuekin jarriko dira kontaktuan saria jaso dezazuen (konfinamendua bukatzean, noski, kar, kar, kar). Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuon guztioi!:

IRABAZLEAK:
1- Nagore Arbaiza: 25 hitz
2- Itziar Barañano: 25 hitz
3- Maite Muñoz: 24 hitz 
4- Ariane Matasanz: 24 hitz
5- Nuria Garcia: 24 hitz
6- Amagoia Olea: 23 hitz

1 comment: