2020-11-26

Fernando Bediaga bidelagun beteranoa joan zitzaigun atzo

 

 

2020.urtea ez dugu erraz ahaztuko. Urte latza izaten ari da guztiontzat arlo guztietan, eta Galdakaoko Berbalagunen beste hutsune handia izango dugu hemendik aurrera. Fernando Bediaga hil zen atzo, proiektu honen sorreratik taldeak dinamizatzen ibilitako bidelaguna. Fernandok euskara hobetzen eta praktikatzen lagundu dio herriko jende askori. Duela urte asko AEKn ibili zen irakasle, eta, azken 15 urteotan, Berbalagunen aritu da buru belarri, jendeari euskalduntzeko bidea errazten. Argazki eta oroitzapen asko gordeko ditugu betiko, baina gaurkoan, 2007ko kanpainan ateratakoa gogoratu nahi dut, egitasmoarekiko izan duen konpromisoa goraipatzeko. 

 

 

 

 

Irailean, omenaldi polita egin genion Asun Matillari eta gaur zortzi, Euskararen Nazioarteko Egunean, Kontxi Belandiaren txanda izango da. Fernandok beste horrenbeste merezi du, eta hona hemen gure lehen omenaldi txikia. Irudian agertzen diren asteleheneko taldekoek eta bidean ezagutu zaitugun berbalagun guztiok ez zaitugu inoiz ahaztuko, Fernando


 



No comments:

Post a Comment