2016-05-02

LARRUA LANTZEKO IKASTAROTXOA

Maiatzaren 11n  larrua lantzeko ikastarotxoa hasiko da Basaurin. 5saiotxo egingo dira, larruari nahi dugun forma ematen ikasteko eta saio hauetan zehar , larru lanketarekin gure lehen harremana izateaz gain, gure eskuekin egindako lehen objetua egingo dugu (diru-zorroa, ...)

NOIZ:  Asteazkenetan 18:00etan (maiatzaren 11n hasita, 5 astez)
NON:  Bolintxu AEK euskaltegian
PREZIOA:   2€ (larrua erosteko)

Izena emateko deitu 607 14 68 55 telefonora edo idatzi hegouribe@aek.eus helbide elektronikora

BASAURIKO MINTZODROMOA

Apirilaren 26an MINTZODROMOA izan genuen Basaurin. Aurtengoa bigarren edizioa izan da, iaz egin baitzen lehen aldiz gure herrian. Giro mundiala izan genuen, bai goizez bai arratsaldez Solobarriako plazako karpapean. 


Bertan kafetxoa hartzeko aukera izan genuen, giroa berotzeko eta elkar ezagutzen joateko. Mintzodromoaren nondik norakoen azalpenak adi-adi entzun eta apurka apurka mahaietan jartzen joan ginen, 6ko taldetxoak osatuz.



2016ko mintzrodomoan 200 bat pertsona elkartu gara goiz eta arratsaldeko txandetan eta 2017koan gehiago izan nahi dugu; beraz badakizu, adi ibili eta ERDU GUGANA!!!!

MAIATZEKO AGENDA


2016-04-16

PINTXO-TXAPELKETA ZORAGARRIA!


Lau urte joan dira osteguneko  berbalagunek antolatu zuten lehen pintxo-txapelketa hartatik. Gauza asko aldatu dira taldean ordutik, baina ekintzak antolatzeko eta ekintzetan parte hartzeko ilusioak bere horretan jarraitzen du. Atzoko pintxo-txapelketak argi erakutsi zuen irudimena eta gogoa direla horrelako topaketetan gozatzeko osagai bakarrak.

Txapelketa antolatu zuen taldekoez gain, beste talde batzuetako zenbait kide ere animatu ziren, eta guztira 17 pintxo mota dastatzeko aukera izan zuten. Odolostea, bakailaoa, olagarroa, piper beteak, edulis-kroketak,  patata-tortilla...a ze betekada!



Partaide guztien bozkak zenbatu ondoren, sailkapenaren berri eman zuten, eta horrela geratu zen podium-a: 3. postuan, Rakelen"Pingui-pinguino"; 2.postuan, Rubenek aurkeztutako "Panama konexion". Eta aurtengo irabazlea, Robertok egindako "Lurraren sustraiak". Berbalagun ikurraz bordatutako amantalak beste sari biek borobildu zuten atzoko egun ederra.



Langa oso altu jarri arren, gainditzen saiatuko gara datorren urtean.