2021-03-02

FISIOTERAPIA IKASTARO AURRERATUA BASAURIN


 Kaixo, Berbalagun! Bizkarreko mina izan ohi duzula? Ez duzula jarrera ona edukitzen eserita zaudenean? Gorputza uzkurtuta sentitzen duzula? Bada, aukera paregabea izango da Fisioterapia ikastaro aurreratu hau egitea!

Ikastaroan luzaketa aproposak egiten ikasiko dugu, esertzen garenean jarrera ona aukeratzen trebatuko gara, eta oro har, gorputza zaintzeko eta osasuntsuago mantentzeko trikimailuak ezagutuko ditugu.

Beraz, ez egin zalantzarik eta eman ezazu izena lehenbailehen, lekuak mugatuak izango baitira: 10 lagun gehi irakaslea.

Ikastaroa martxoaren 12an gauzatuko da, ostiralean, arrastiko 17:00etatik 18:00ak arte gutxi gorabehera, eta Pozokoetxe kultur-etxean izango da. 


PRAKTIKATU ETA BIZI

2021-02-15

SARRERAK AGORTU DIRA


 TXIRIBUELTA HITZALDIA IKUSTEKO SARRERA GUZTIAK BANATU DITUGU! HARRERA OSO ONA IZAN DUEN SEINALE.

BERAZ, BARKATU ERAGOZPENAK, BAINA EZIN IZANGO DUGU JENDE GEHIAGO ONARTU.


BASAURIKO BERBALAGUN

2021-02-09

Bidaia frustratu baten kronikak ezagutu nahi?

 
 
Bidaia frustratu baten kronikak ezagutu nahi? Hitzaldi interesgarri batez gozatu nahi? Bada, Basauriko Berbalagunek aukera hori emango dizu otsailaren 24an, asteazkenean, arrastiko 18:00etatik 19:00etara, Ibaigane Kultur etxean egingo dugun saioan. Asier Arroitak bere bidaia frustratua erakutsiko digu argazki eta bideoez lagunduta, eta denok ulertzeko moduko euskara argian.


Lekuak mugatuak izango dira osasun-egoera dela eta: 35-40 lagunentzako tokia besterik ez da egongo. Hortaz, izena eman lehenbailehen horrela:

- Bidali whatsapa Basauriko dinamizatzaileari (Ioritzi) izen-abizenak esanda: 645 715 621

- Bidali e-posta hegouribe@aek.eus/ hegoribekoberbalagun@gmail.com helbideetara 


PRAKTIKATU ETA BIZI!