2016-01-29

OTSAILEKO AGENDA


BERBA INAUTERIAK


Aurten, bigarrenez, Txarraska Gazte Asanbladarekin batera ospatuko ditugu inauteriak. Aurreko batean ZINEMA izan genuen mozorrotzeko gai; oraingoan, berriz, PIRATA jaia izango dugu. Hortaz, badakizue! Jantzi zapia, partxea eta kapela eta etorri gurekin batera arrasti gau  dibertigarria pasatzera! Basauriko erdigunetik arituko gara ALTXORRAREN BILA, giro euskaldun eta ederrean murgilduta! Ze itsasontzik topatuko ote du altxorra!

Otsailaren 5ean, Urduña tabernan geratuko gara, 19:30ean.

ERDU GUGAZ PIRATAK!!!

"ETXEKOAK" antzezlana Sozial Antzokian


Hileko azken ostiraletan euskaraz egindako antzezlanak izaten dira Basauriko Sozial Antzokian, eta oraingoan ETXEKOAK obraren txanda da. Gaur, otsailak 29, izango da arratsaldeko 20:30ean; beraz, ez ezazue aukera gal!
antzezlanaren inguruko informazioa gehiago hemen

2015-12-22

URTEARI AGUR ESATEKO ZENBAIT MODU


Usansoloko berbalagunak dituzue ezkerreko argazkian, martxa honetan ohitura bihurtuko duten txokoko askari-afarian. Gabon zaharra baino aste bi lehenago elkartu ziren eta 12 mahatsen ordez, 12 mokadu jan zituzten hauek, ardo apur batez lagunduta. Ba al dago mahai baten bueltan elkartzea baino ohitura euskaldunagorik?






Ostegun arratsaldeko azken taldekoak Basaurin antolatu genuen "Baskot gaua" festara animatu ziren. 12 kongito jan genituzten mahatsen ordez. Eskuz egindako kapela jantzi eta primeran pasatu zuten bertako berbalagun eta ikasleekin. Ez zuten kapela onenaren saria irabazi, baina irabazi izan balute bezala ospatu zuten.




Astelehen eguerdiko berbalagunek urte amaieraz gain, bazuten beste motibo ederra. Izan ere, Susanak eta Leticiak 2.hizkuntza eskakizuna gainditu zuten joan den astean. Fernandok jarritako kandelak izango ziren? Batek daki...
Dakigun gauza bakarra da erabiltzea dela euskara ikasteko eta batez ere barneratzeko modu bakarra.
Bejondeizuela guztioi!



ZORIONAK ETA URTE BERRI ON BERBALAGUN GUZTIOIN PARTEZ!