Familien arteko giro ona, eguraldia eta AEKren terraza zabala izan ziren atzoko tailerraren emaitzaren gakoa; hori eta umeen ilusioa, jakina!
Hurrengora arte, lagunok!
Familien arteko giro ona, eguraldia eta AEKren terraza zabala izan ziren atzoko tailerraren emaitzaren gakoa; hori eta umeen ilusioa, jakina!
Hurrengora arte, lagunok!
Pultserak egiten irakatsi ziguten atzo arratsaldean Berbalaguneko jostunek. Talde beterano honetako kideak asteazkenero elkartzen dira AEKn, eta atzo bertako ikasleekin elkartu ziren, apaingarri polit hau nola egiten duten azaltzeko. Pandemiaren arriskua saihesteko, terrazara irten ginen, eta eguraldia lagun, ederto batean pasatu genuen arratsaldea.Aupa euskaltzaleokok!
Larunbaterako plan ederra proposatuko dizuet: UDABERRIKO OTORDU OSASUNTSU TAILERRA. Oraingoan aukera edukiko dugu udaberriak Euskal Herrian berezko dituen elikagaiak erabiliz otordu osasungarriak egiteko, gorputza biziberritzeko udaberrian ingurumenak egiten duen bezala!
Izena lehenbailehen eman 645 715 621 telefonora deituz/mezua bidaliz, bestela hegouribe@aek.eus helbidera idatzita. Lekuak mugatuak izango dira, beraz, ez utzi azken momenturako eta jarri kontaktuan gurekin!
PRAKTIKATU ETA BIZI!