2010-02-19

BERBA-ZIRKUS ZORAGARRIA!!!

Pasa den ostiralean, otsailak 12, inauteriak zirela eta, BERBA-ZIRKUS zoragarria antolatu genuen. Ederto baten ibili ginen bertara hurbildutako guztiok. Bertan zirko aurkezle-dantzari zoragarria izan genuen, pailazo-bertsolari kañero-kañeroak, pailazo dantzari jator-jatorrak, eta hainbat musikari arraro: soinua jotzen zuen zomorro hezlea, txapela janzten zuen dultzainero pailazoa, soinuagaz trebea zen pailazo ileori kapelduna... eta beste hainbat pertsonaia zoragarri!
Baina zirkua denon artean osatu genuen. Nahiz eta bertsotan jakin ez, dantzatzen trebeak izan ez, eta instrumentuekin abilezia gutxi izan, danok hartu baikenuen parte. Zuok guztiok gabe zirko berezi honek ez luke zentzurik izango.
Denerik eduki genuen: hippy-ak, pitonisak, pailazo mordoa, antza lotarako gogoa zuten pijamaz jantzitako asko... Zirko itzela benetan!!!!

Eguraldia ez zen aproposena izan, kalean ibili ahal ginenean kalean ibiltzen ginen; elurra mara-mara zebilenean tabernetan babesten ginen... Eskerrik asko ere Galdakaoko tabernari askori, eurek ere gure zirkoa beraien taberna barruetan montatzen utzi baitziguten.

Eskerrik asko gugana hurbildutako guztioi! Eta hurbiltzeko aukerarik izan ez zenutenoi... hurrengoan izango da!!! Mila esker bihotz-bihotzez!!!


AUPA BERBA-ZIRKUS-A!!!!!

No comments:

Post a Comment