2010-03-04

17. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA



Esaera Zaharren Txapelketa arrakastatsuaren edizio berri baten atarian gaude, hamazazpigarrena, hain zuzen ere. Txapelketaren edizio hau apirilaren 17an izango da, igandearekin, eta ohi bezala, Sopelan.
Esaera Zaharren Txapelketa urtero-urtero egiten den egun osoko ospakizuna da, atsotitzak, bertsoak eta jaia ezin hobeto uztartzen dituena.
Txapelketak bi saio ditu: eguerdian kanporaketak herrian zehar eta arratsaldean finalak Ander Deuna ikastolan. Taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak) eta bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik zeini dagokion asmatzean datza.
Aurten, arratsaldeko saioan Miren Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano egongo dira. Bestalde, diru asko mingainez, poltsan bat ez da aurtengo txapelketako lema, krisi garai honetarako ezin aproposagoa, baina txapelketan banatuko diren sariak apartak dira: asteburua landetxe batean irabazleentzako, eta afaria bigarren, hirugarren eta laugarren geratuko diren taldeentzako. Gainera, beti bezala, partaide guztientzako oroigarriak egongo dira.
Izena emateko epea apirilaren 12an bukatuko da. Inskripzioa 12 eurokoa da eta bazkarirako txartela 18 eurokoa pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko honako telefono zenbakietara deitu ahal duzue: 695 774 015 edo 618 574 445. Edo mezua bidali
edo jose-p@aek.org helbidera.

No comments:

Post a Comment