Pasa berri den igandean, 2010eko apirilaren 18an, egun pasa egon gara Nabarnizen. Herri benetan polita Bizkaiko txoko txiki hauxe.
Bertan, goiz partean, mendi ibilbidea egiteko aukera izan genuen. Arrolako "castroa" ikusteko aukera ere izan genuen. Ezagutzen ez duzuenentzat aholku modura bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Leku benetan polita, nondik Urdaibai osoa ikus daitekeen.
Gainera Karmelo gidari izan genuenez, historia apur bat ikasi ahal izan genuen bertara hurbildu ginenok!
Paseotxotik bueltan bazkaria prestatzen hasi ginen. Hori bai zen usain gozoa!!! Baina Karmelok haragiari botatzen dion saltsaren errezeta sekretua omen da! Beraz Nabarnizera bueltatu beharko dugu holako saiheski gozoak berriro dastatu ahal izateko.
Ederto bazkaldu eta giro ederrean eman genuen bazkalostea. Baina paseotxoa egitea erabaki genuen. Eta hara nondik atetik atera bezain laster tanta lodi batzuk bisitan etorri zitzaizkigun. Baina ekaitzak bost minutu baino ez zituen iraun eta ,gu, paseotxoari ekin genion. Baseliza bat ikusi eta baserrira bueltatu ginen.
Baserrian bueltan geundela gure katalana maiteak, Dianak, eginiko tiramisua probatu ahal izan genuen askaltzeko.
Eskerrak paseotxoak egin genituen... bestela...
Beste baten ere bueltatuko gara... zein izango ote da hurrengoa? Agian Ereñozar? Egon adi ez gara luzaroan inguru polit horretara bueltatu gabe egongo eta!
No comments:
Post a Comment