2012-01-23

Abenduko kantugintza saioa




Abenduaren 22an loteria ez zitzaigun tokatu, baina Jonuren eskutik antolatu genuen kantugintza saioa et ahorren osteko luntx-a mundiala izan zen.

Euskaraz egin diren maitasun abestirik ezagun eta politenetakoak abestu genituen elkarrekin Jonuren gidaritzapean. Saioan adin guztietako jendea egon zen. Nagusienek Benito edo Urkoren abestiekin gozatu zuten gehien; Gazteek, Su ta gar eta Sorotan Beleren baladekin eta umeek Pirritx eta Porrotxen bertsionatutako “Maite zaitut” kantarekin.
50 liburuxka prestatu genituen abestien letra irakurtzeko eta baten batek ondoan zuenarekin elkarbanatu behar izan zuen, denentzako ez zen egon eta.

Jonu ere oso pozik agertu zen jendearen erantzunarekin, egindako lan txukunak horren erantzun ona izateak edonor pozten du eta. Gainera, abesti baten azalpena ematen ere publiko artean laguntza izan zuen. Eta hori da zuek egitea nahi duguna: Etortzea, parte hartzea eta gozatzea.

Hurrengo saioa aste santuko oporrak baino lehen egingo dugu eta horren berri izango duzue bai blog honen bidez, bai facebook-en bidez.




No comments:

Post a Comment