Sagardotegiko irteera nahikoa ez eta, urtero legez, afari dotorea antolatu du aurten ere ostegun arratsaldeko taldeak. Gainera, ordubete lehenago geratzen den taldeko kide bi animatu ziren.
Pintxo goxoak, entsalada eta sukaldariak esan nahi ez digun saltsa berezi batez hornitutako saiheski erreak afaldu genituen. Hori guztia gutxi balitz, postre ikusgarri batek eman zion amaiera afariari.
Afaria amaitu eta gero, euria barra-barra ari zuela ikusita, txokoan geratu ginen iji eta aja mahai-jolas dibertigarri batzuekin gozatzen.
Sagardotegirako beroketa eginda dago. Ea txokoan bezain ondo pasatzen dugun bertan!!!
No comments:
Post a Comment