Hasteko, 20:30etan geratu ginen Bananas tabernan, motorrak ( eta barrena) pixka bat berotzeko asmoz, eta 21ak inguruan San Jose ikastetxera sartu ginen. Bertan, ikasle eta berbalagunek edari eta janaria zuten prest, aurrerago etorriko zenarentzat indarra hartzeko. Eta momentu horretan hasi zen Asier Kidam magoaren ikuskizuna, hurbileko magia eginez.
20 minutuz jaten eta edaten egon ostean, Asierrek bere ikuskizuna oholtzatik jarraitu zuen eta gure ikusleak adi-adi eduki zituen beste 40 minutuz; txundituta utzi gintuen magia erakustaldiak...bejondeizula Asier!!
Eta magoaren ikuskizuna amaitu ondoren irakasle, ikasle eta berbalagunen txanda iritsi zen, hots, benetako protagonisten txanda! Ikasle talde bakoitzak kapela eta abesti bat zeukan prestatuta, baina eredu izateko, lehenbizi irakasleok aritu ginen Zirkorrikaren abestiaren parodia egiten.
Jarraian, ikasle eta berbalagunak aritu ziren eszenatokian eta konturatzerako denok geunden abesten eta dantzatzen!! 3 sari banatu genituen : kapela onena, letra onena eta "performance" onena. Hementxe dituzue irabazleak:
( letra onena)
(performance onena)
Eskerrak eman nahi dizkiogu San Jose ikastetxeari aretoa uzteagatik, baita Asier Kidam magoari ere, ikuskizun harrigarri eta eramangarria egiteagatik! Eta noski, benetako protagonistei: Basauri eta Galdakaoko berbalagunei eta AEK-ko ikasleei, jai eder hau aurrera ateratzeko ezinbesteko aktore/aktoresei!! Segi euskaraz bizitzen eta segi euskarari hauspoa ematen!! Praktikatu eta bizi!!
No comments:
Post a Comment