Ikasturteari hasiera polita baina lasaia emateko asmoz antolatu dugu irteera hau: lehenbizi Santimamiñe inguruko kobak ( Santimamiñe bera, Lezika...) ikusiko ditugu, eta 90 minutuko bisita gidatu baten bidez euskal kulturaren ikur adierazgarrienetakoa den leku miragarri honen sekretuak ezagutuko ditugu.
Ondoren, kobaren sarreratik bertatik ateratzen den bideari segituz, Omako baso margotura hurbilduko gara, eta Ibarrola artistaren obra "eko-modernoa"z gozatzeko aukera izango dugu.
Plan hoberik igande baterako? Zaila, ezta? Gurekin etorri nahi baduzu eman izena lehenbailehen urriaren 15a baino lehen, lekuak mugatuak baitira!
Praktikatu eta bizi!!
No comments:
Post a Comment