Basaurin egin genuen Gurasolagun 4. saioan eskulan praktikoa egitea erabaki genuen: margo, arkatz, artazi eta abar gordetzeko poteak egin genituen, komuneko papereko kartoia oinarritzat hartuz. Gero kartoi horiek elkarrekin lotuz, zizare itxura eman genien poteei; hortik ZIZARE-POTE izena.
Saioa praktikoa izateaz gain, material gutxi eskatzen zuenez, saioa ekologikoa izan zela esan daiteke. Familia bakoitzak etxetik 4-5 kartoi borobil ekarri zituen, eta Berbalagunek jarri zuen gainontzekoa: koloretako kartoiak, kola, artaziak, orri zuriak eta aurreko saioetatik sobera izan ditugun "gomaeva", haria, plastikotxoak...ere erabili genituen.
Hasteko, etxetik ekarritako kartoiak kartulinaz estali zituzten gure familiek; batzuek 5 kartoi zatiak kolore berdinarekin "forratu" zituzten, beste batzuek, aldiz, kolore desberdinekin. Behin kartulina ondo itsatsita zegoela, kartoi zatiak lotu genituen grapagailuarekin, grapa bat goian, beste bat behean.
Argazkian ikus daitekeen moduan, pote bakoitzari apaingarriak edo marrazkiak egin zizkioten, pote dibertigarriago eta politagoak sortuz. Hor norberak bere sormena eta ideiak garatu ahal izan zituen, eta azken emaitzak askotarikoak izan ziren.
Ondoren, azken ukituak egitea bakarrik falta zuten; poteei beheko zatian estalkia jarri zieten, pote funtzionalak izateko. Horretarako, "gomaeva" zatiak, beste kartulina zati batzuk, kartoi lodiagoak...erabili zituzten. Bukatzeko, zizarearen aurreko zatiari aurpegi itxura eman zieten, itxura alai eta jatorra emanez.
bibotedun zizarea :)
marigorringoa :)
Hurrengo hitzordua lotzeke dago, beraz, egon adi!! Informazioa zabalduko dugu, eta gurekin disfrutatzera animatuko zaitugu!! Praktikatu eta bizi!!
No comments:
Post a Comment