Euskara da ekitaldiaren protagonista nagusia, baina mintzodromoa oso anitza da; izan ere, bertan, adin, sexu, jatorri eta errespetuan eraikitako iritzi guztiek dute lekua. Ezin aipatu gabe utzi aniztasun horren isla diren herriko elkarte laguntzaileak: Zizpa, Bagabiz, Patakon, Bertso-eskola, Orreaga eta Erabide. Eta elkarteez gain, Manu Etxebarria, Miren Elorriaga eta Berbalaguneko bidelaguneko Pili Gonzalez bidelaguna
Arratsaldean, Udalak eta herriko zenbait taldek antolatutako mosaiko argitsuan hartu genuen parte, euskara (ber)pizteko asmoz. Kalean hotz handia zegoenez, dantza apur bat ere egin behar izan genuen, kandela bana lurrean kokatu eta denon artean "Piztu euskara" leloa eratu genuen arte. Azkenik, argazki ederra atera ziguten bertaratu ginen berbalagun, euskara ikasle eta bestelako euskaltzaleoi.
Kandelak lurrean utzi eta euskaltegira bueltatu ziren AEK-ko B2 eta C1eko ikasleak, arratsalderako prestatuta zegoen mintzodromo txikiari ekiteko. Ikasleak 3 gelatan banatu genituen, eta goizeko saiokoek bezala, txokolate beroa eta pastez gozatu zuten, kalean pasatutako hotzari aurre egiteko. Gure Esku Dago-ko Nekane Larrea etorri zitzaigun dinamizazioan laguntzera, eta berak ere ederto pasatu zuen.
Eguna borobiltzeko, Usansoloko lehen mintzodromoa antolatu zuten Usansolon Euskaraz taldeak eta AEK-k, elkarlanean. Txapelenan ere ez zen pasta eta txokolaterik falta, eta argazkian guztiak agertu ez arren, 18 lagun batu ziren bertan.
Zorionak eta eskerrik asko atzoko ekitaldi guztiak aurrera ateratzen lagundu zenuten erakunde, talde eta norbanako guztioi!
No comments:
Post a Comment