2012-02-22

INAUTERIETAN GOZO-GOZO


Poz-pozik ibili ziren asko Basaurin aurreko ostiralean inauteriak euskaraz ospatuz. Hotzari musikak lagunduta egin genion aurre, hor ibili baitziren gure musikare maiteak biriak hustu eta hustu geuretzako euskal kanta  polit-politak joaz. Bikaina gure taldetxo musikala, denetarik jotzen dakite. lanbada ere jo ziguten.





Eta hotzari aurre egiteko modurik onena gorputza mugitzea da. Aurretik esan bezala, lanbada eta guzti dantzatu genuen. Baina Euskal Herriko inauteriak ospatzeko euskal dantzak ezinbesteko izan ziren: txulalai, zazpi jauzi, esku dantza, banangoa, jota, arin-arina... Hotza sentitu ere ez genuen egiten.




Denetarik ikusi genuen, lamiak, zaldiko, txatxoak ... Hona hauetako batzuen argazkiak. Batzuk oso landuak, beste batzuk oso originalak, baina hori bai, den-denak  Euskal Herrikoak!!! Hasiko gara datorren urtekoa prestatzen??? eragin buruari!!!



Karnabalak bukatu egin dira. Penatuta gaude denok, garai honek barruan daukagun umea ateratzen baitu, lotsa eramaten baitu, bestelako izaten uzten baitigu... Baina urtearen beste sasoietan ume hori mantentzen saiatu, lotsa alde batera uzten... Hori bai, urtearen 365 egunetan ( edo 366, aurtengoa) izan zaitezte euskaldunak!!!















KANPORAMARTXO


Hurrengo igandean, otsailaren 26an, KANPORAMARTXO ospatuko dugu. jakin badakigu, berez inauterien aurreko igandean ospatzen dela, garizuma hasi baino arinago; baina hobe da inoiz inoiz ez baino!

Igandean 10:00etan geratuko gara udaletxe aurrean eta hortik Finagako baselizara abiatuko gara. Ibilaldiaren ostean eta indarrak hartzeko, antzina egiten zuten bezalaxe txitxiburduntzia egingo dugu. Txorizo mutur gozo-gozoa jan eta euskaraz alai solasean ibiltzeko aukera paregabea izango dugu.

Mokadutxoa egin ahal izateko aurretiaz zenbat garen jakin beharko genuke; hortaz, animatuz gero, ostirala arte daukazue gurekin harremanetan jartzeko eta izena emateko 607146855 telefonoan edota hegouribe@aek.org helbide elektronikoan.

Animatu eta erdu gugaz udaberria laster etorriko dela ospatzera!!!


2012-02-13

SAGARDOTEGIRA IRTEERA


Txotx garaia hasi da dagoeneko, eta  Gipuzkoako sagardotegi batera joateko aukera paregabea dugu hau. Ez soilik ohiko sagardotegi batera joango garelako,  umoretsu eta euskara hutsean eguna pasako baitugu. Eta bide batez, sagardotegia ez ezik, Gipuzkoako herri bi ezagutuko ditugu, Astigarraga eta Hernani hain zuzen. Herri euskaldunak ditugu bi hauek eta bertan gauden bitartean bertako euskara ezagutzeko parada izango dugu.


Martxoaren 17an egingo dugu irteeratxoa. Eguerdian elkartuko gara, 12:00etan (bakoitza bere herrian finkatutako tokian: Basauri (San Jose ikastetxea), Galdakao (udaletxea) eta Arrigorriaga (Lonbo). Bizkaitik Gipuzkoara joko dugu, Astigarragara hain zuzen. Bertan herria eta bertako tabernak ezagutuko ditugu eta 14:30 aldera sagardotegira abiatuko gara. Bertan ohiko sagardotegi menua (makailua, txuleta... ) jan eta noski, euskal herriko sagardo gozo-gozoa edango dugu. Arrasti partean Hernanira hurbilduko gara eta bere giro alaian murgildu ostean, 22:00etan bueltan jarriko gara.

Eta hori dena 35 euroren truke!! Eman izena ahalik eta arinen
hegouribe@aek.org helbide elektronikoan edota 607146855 telefonoan, baliteke leku arazoak egotea eta.

2012-02-09

BERTSO AFARIA


Bihar, otsailak 10, bariku, bertso afaria egingo da Basauriko Gaztetxean. Baina  ez pentsa afariarekin batera hasiko denik festa! Giroa arratsaldeko 19:30ean hasiko da berotzen trikitilari eta panderojole gazteek berotuko duten triki-poteoarekin batera; beraz, 19:30ean danok Bentara! Bertatik abiatuko baita.
21:30ean afaria zain izango da eta gaztetxerantza joan beharko da. Afari begano gozo-gozoa egongo da, gaztetxeak aspaldi erabakita bertan haragirik jaten ez baita.
Afalostean eta eztarriak berotuta bertsolariek euren xedeari ekingo diote. Zeini ez diote adarra joko Beñat Vidal eta Txaber Ormazabal bertsolariek?
Eta ez pentsa honekin bukatuko denik gaua! Bertsolarien ostean kantautorea entzuteko aukera bikaina izango da eta.
Bertso afarirako sarrerak 5 euroan daude salgai Basauriko urduña tabernan. Bertara joateko arazorik izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
GORA GAZTETXE EUSKALDUNAK!


EUSKAL INAUTERIAK BASAURIN

Dagoeneko martxan gaude Basaurin!!! Hainbat lagun biltzen dira astero euskaraz giro alaiean aritzeko. Eta inauteriak baino alaiagorik ba al da??? Karnabaletan mozorroa jantzi, aurpegia tapatu eta lotsa guztiak etxean utzi ohi ditugu.
Aurten, gure arbasoen ohiturak errekuperatu nahian, Euskal Herriko inauteriak jarri ditugu mozorro gai; horretarako ezagutzen dituzuenak aztertu, ezagutzen ez dituzuenak bilatu eta aztertu... eta ekin lanari!!! Mozorroak egiteko oso errazak direla ikusiko duzue!
Eta hurrengo ostiralean, otsailaren 17an, jantzizue mozorroa eta ez ahaztu lotsa guztiak etxean uztea! Dantzatzeko lotsa, saltatzeko lotsa... eta batez ere euskaraz mintzatzeko lotsa!!!
Utzi denak etxean eta eta etorri gurekin arrasti-gau zoragarria pasetzera!
Bentan elkartuko gara 20:00etan eta poteoari Urduña tabernan emango diogu hasiera. Musika, dantza eta sorpresak egongo dira, beraz ez galdu!!!
Informazio gehiagorik jaso nahi baduzue idatzi hegouribe@aek.org helbide elektronikora edota deitu 607146855 telefonora.