2015-02-02

OSTEGUN ARRATSALDEKO TALDEAK SASOI BETEAN


Sagardotegiko irteera nahikoa ez eta, urtero legez, afari dotorea antolatu du aurten ere ostegun arratsaldeko taldeak. Gainera, ordubete lehenago geratzen den taldeko kide bi animatu ziren. 

Pintxo goxoak, entsalada eta sukaldariak esan nahi ez digun saltsa berezi batez hornitutako saiheski erreak afaldu genituen. Hori guztia gutxi balitz, postre ikusgarri batek eman zion amaiera afariari. 

Afaria amaitu eta gero, euria barra-barra ari zuela ikusita, txokoan geratu ginen iji eta aja mahai-jolas dibertigarri batzuekin gozatzen.


Sagardotegirako beroketa eginda dago. Ea txokoan bezain ondo pasatzen dugun bertan!!!

Kaixo lagunok,

Otsailaren 22an, Kantuka saio berritzailea izango dugu, lehenengo aldiz Koral Elkartearekin egingo baitugu. Horrez gain, ostiraletik igandera pasa dugu ekimena, oraingo honetan eguerdian egingo dugularik, 13:00etatik 15:00etara hain zuzen ere. Beraz, inoiz baino gehiago parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Basauriko kaleak musikaz eta euskaraz bete nahi ditugulako!


2015-01-30

OTSAILAREN 28AN, ZATOZ TXOOOOOTX EGITERA!


Prezioa: 50€ (bazkaria eta bidaia)
Izena emateko azken eguna: Otsailak 12
Nor joan daiteke: Euskaraz gozatu nahi duen edonor
Izena emateko: 638 405 801 zenbakira deitu edo zure herriko dinamizatzaileari esan



Sagardo garaia hasi da, eta Berbalagunok ez diogu urteroko zitari uko egingo. Otsailaren 28an, Astigarragako Bereziartua sagardotegian bazkalduko dugu. Bazkaldu, abestu, barre egin...

Autobusa Galdakaoko Udaletxe aurreko autobus geltokitik irtengo da 11:00etan eta Basauriko San Jose Ikastetxetik pasatuko da Basauriko jendea hartzeko. Garaiz heldu, gidariak ez dio inori itxarongo eta.

Tolosa izango da lehen geltokia. Bertan, pote batzuk hartuko ditugu, motorrak berotzen hasteko. Kantu zaharrak abesteko liburuxkak eramango ditugu, beraz, ongi etorriak izango dira musika tresnak.

14:00ak aldera, bazkaltzera joango gara Astigarragara.

Arratsaldean, Hernanin egingo dugu parranda 01:00a arte!


Anima zaitezte, ederto pasatuko dugu eta!