2014-03-31
2014-03-28
MENDILAGUNAK ZALAMARA
Iganderako eguraldi ona iragarrita dagoenez, berbalagunak karrantza aldera joango gara txangoa egitera. Oraingoan Zalamari tokatu zaio gure bisita izatea. Goizeko 8etan geratu gara San Jose ikastetxe ondoko autobus geltokian.
Ederto ibiliko gara, eta, noski, euskaraz!!!
Animatu eta etorri gurekin.
2014-03-24
AMAREN ESKUAK FILMA TORREZABAL KULTUR ETXEAN
Martxoaren 25ean
19:00etan
Torrezabal Kultur Etxean
2 euroko sarrera
Bertsio originala euskaraz da, baina erdarazko azpitituluak dauzka.
2014-03-21
BASAURIKO BERBALAGUNAK BADU BADA ERAKUSKETAN
Atzo, martxoak 20, udaberriaren atarian, Basauriko hainbat berbalagun BADU BADA erakusketa gidatura joan ginen Alhondigara. Arratsalde ederra pasatu genuen euskararen inguruko hainbat gauza berri entzuten eta horren inguruan hitz egiten.
"Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria" esaten zuen erakusketan ikusi ahal izan genuen esaldi batek. Eta arrazoirik ez zaio falta! Baina hainbat eta hainbat gara horren alde dihardugunok, berbalagun asko eta asko tartean; beraz eskerrik asko berbalagunok euskararen iraupenaren alde ematen duzuenagatik!
Erakusketa doakoa da eta maiatzaren 4a arte izango da Alhondigan. Animatu eta joan zaitezte bisitatxoa egitera, merezi du eta.
Erakusteta bera ez ezik, hainbat dira horren inguruan egingo diren ekintzak. Honen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzue sartu badubadaren orrian edo Alhondigaren orrian.
2014-03-18
KUPELA, KUPELA... SAGARDOAN HOTELA...
Eta sagardoaren hotelera joan ginen bai! Eta ederto pasatu!
Aurten, beste batzuetan bezalaxe, Gipuzkoa aldera joan gara txotx garaia dela aprobetxatuz. Giro euskaldunean eguna pasatzeko aitzakia bikaina izaten dugu hau urtero.
Oraingoan Oiarbide sagardotegian ibili gara. Familia sagardotegia dugu Oiarbide, ez oso handia; baina giro bikaina duena. Bertara ailegatu bezain pronto, txuleta gozoaren usaina ailegatzen zaizu, atarian bertan baitituzu ikusgai kristoren txuletatzarrak!
Eta barruan muturre mugitu eta mugitu ibili ginen, bakailu tortila, bakailua, txuleta... Sebastianek, 80 urteko Oiarbidetarrak, eskainitako sagardoa ere gustura dastatu genuen... Eta noski, giroa ederto berotu zuten hainbat kanta gogo onez entonatu genituen.
Hurrengoan berriro ere animatuko gara???? Noski!!!

Subscribe to:
Posts (Atom)