2017-09-29
2017-09-21
MATRIKULA EPEA ZABALIK!!
Gaurtik aurrera, zabalik dago Euskal Herri osoko mintzalagun,
berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan izena emateko
epea.
Astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab. Ekimen arrakastatsuak dira; izan ere, bermatuta dago hainbat helburu erdiesteko aukera: euskaltegian ikasitakoa praktikatu, euskaraz egiteko plaza eskaini euskaldun orori, zuzeneko bidea izan inguruko euskaldunak harremanetan jartzeko... eta, batez ere, abagune aparta eskaini gustura egoteko eta aisialdiaz gozatzeko.
Mintzapraktika egitasmo berriak herriz herri aurkeztuko dira gaurtik aurrera. Ikasturte honetan, gainera, herri gehiagotan sortuko dira taldeak, euskararen erabilerak indarra hartzen jarrai dezan.

2017-18 ikasturtean mintzapraktika programaren batean parte hartu
nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Euskal Herrian osatuko
diren 100dik gorako egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara,
euskara-elkarteetara edota euskara-zerbitzuetara jo dezakete, edota
izena emateko fitxa bete.
2017-09-15
GALDAKAOKO JAIETAKO TOPAKETA
Urtero bezala, jaietan eman diogu hasiera ikasturteari Galdakaon.
Udako istorioak elkarri kontatu eta lagun berriei ongi etorria emateko aprobetxatzen dugu hitzordu hau.
"Praktikatu eta bizi euskaraz" argazki erraldoia ateratzeko plana genuen, baina berbalagunak baino ez dira argazkian agertu. Dena dela, baginen batzuk eta gero eta gehiago izatea da lortu nahi dugun erronka.
Adi, beraz, urriaren hasieran hasiko baitira taldeak geratzen.
Zeure beharrizanetara egokitzen den taldea aurkitzea nahi baduzu, etorri lehenbailehen gugana.
2017-06-19
URKIOLAN MENDIBUELTA
Pasa den igandean ikusten duzuen koadrila eta argazkilaria (ni neu) Urkiolara joan ginen goiza pasatzera. Eguraldia lagun izan genuen, nahiz eta hasiera batean lainotuta egon, argazkian ikusten den bezala lainoak zeharkatu ostean eguzkia izan genuen nagusi, hodeiak gure oinetan utziz.
Urkiolako santutegitik Urkiolamendi igo genuen eta hortik pol-poleko iturrira jaitsi ginen. Bertan freskatu ostean, Larranoko lepora igo ginen, mendilerro zoragarri honen ipar-aurpegia ikustera. Bertan fruta pixka bat jan ondoren, berriro pol-polera jaitsi ginen ganorazko hamaiketakoa egitera, berbalagun bik patata tortilla ekarri baitzuten!!
Bapo jan eta gero, apurka-apurka itzuli ginen santutegira, goiz itzelaz gozatu eta gero.

2017-06-09
URKIOLAN MENDI BUELTA
Eguraldi ona aprobetxatuz, igande honetan Basauriko mendi taldeko berbalagunak Urkiolara joango gara goiz-pasa. Ziur aski ikasturteko azken mendi irteera izango da, hortaz, animatzen zaituztegu gurekin egun pasa egitera etortzera!! Goizeko 8:30etan Basauriko udaletxearen parean geratuko gara, eta kotxez Urkiolaraino joan eta gero, bertatik 3-4 orduko mendi-ibilaldi lasaia egingo dugu. Ibilaldi erraza izango da, adin eta maila guztietako pertsonentzat egokia. Kotxera itzuli aurretik hamaiketako ederra egingo dugu, eta espero dugu bazkalordurako Basaurin egotea!! Mendiaz eta euskaraz gozatzeko aukera paregabea izango dugu, Mari gure Jainkosaren zaintzapean! Anima zaitezte, parajeak merezi du eta! Praktikatu eta bizi!!
Subscribe to:
Posts (Atom)