2019-06-24

POTEOTALDEA SAGARDOTEGIAN

Aurten ezin izan dugunez sagardotegira irteera orokorra antolatu, ostiraletan elkartzen den poteo taldeetako batek Santutxuko Galtzagorri sagardotegira joatea erabaki zuen, ohitura hori oso gogoko baitute.

Hitzordua ekainaren 8an izan zuten, eta arrastiko 19etan Basaurin zurito bat hartu ostean metroz hurbildu ziren Bilboko auzorantz . Taldean 10-12 lagun inguru elkartzen dira eta horiexek joan ziren ondo afaldu eta barre egiteko gogoz.

Galtzagorrin giro ona aurkitu zuten eta menu klasikoa eskatu zuten: txorizoa sagardotan,odolostea, bakailao tortilla, txuleta eta postrerako gazta eta irasagarra.Horrekin batera, noski, sagardoa edateko aukera lehertu arte!! Eta hantxe aritu ziren gustura asko, menu gozoaz eta sagardoaz gozatzen.

 Afalostean Basaurira itzuli ziren parrandarekin segitzera eta antza ondo pasatu zuten, gaueko ordu txikiak arte geratu baitziren tabernaz taberna, kar kar kar! Eta promesa bat eginarazi didate: datorren ikasturtean Gipuzkoako sagardotegi batera joango gara egun pasa!! Egin beharko...
Praktikatu eta bizi!!

No comments:

Post a Comment