2019-06-18

USANSOLOKO GURASOLAGUNAK LUDOTEKAREKIN BATERA


Martxoaren 22an elkartu genituen lehenengoz Usansoloko familiak Gurasolagun proiektuan, eta atzo esan genion agur mugarria izatea espero dugun urteari. Aurreko batean Urtxintxa eskolakoek erakutsi ziguten zein erraza den eskulan dotoreak egitea, eta oraingo honetan, geu ere horrelako gauzak egiteko gai garela demostratzea tokatu zaigu.




Atzoko eguna berezia izan zen, tailerra Usansoloko Ludotekarekin elkarlanean antolatu genuen eta. Zeinen txukun aritu ziren Miren eta bere laguntzaileak umeentzako jolasak prestatzen eta umeei tailerrean laguntzen! Plazer bat da horrelako jendearekin lan egitea!
Dena zegoen prest 16:00etarako. Material guztia mahaietan utzi eta puxikekin dantzan hasi ginen, frontoi txikiaren gerizpea aprobetxatuz






Ondoren, umeak eta gurasoak parez pare jarri genituen, eta zoologiko ederra sortu zen. Izan ere, hainbat animaliaren fitxa bana eman genion talde bietako partaideen artean, gerora, gurasoen imintzioei esker, bere bikotea topa zezaten. Ikustekoa izan zen gorila, astoa, txerria eta bestelako animaliak nola imitatu zituzten gurasoek. Kar, kar, kar!




Motorrak berotuta, eskulanari ekin genion. "Aurpegi bihurriak" izenburua jarri genion atzoko tailerrari, baina estresaren kontrako aurpegiak ere dei geniezaiokeen, puxika barruan sartutako irinak oso ukimen goxoa eman baitzion pilotari. Aurpegiei ile apur bat jartzeko artilea eta begi, aho eta sudur formako pegatinak nahikoak izan ziren, aurpegi bihurriak irudikatzeko.





Umeen arropa garbigailura joango zen zuzenean, baina pilota hauek bezain irribarretsu amaitu zuten eguna eta baita kurtsoa ere, eta horixe da garrantzitsuena.



Datorren ikasturtean eskarmentu eta gogo handiagorekin bueltatuko gara.
Beraz, adi, zeuk ere parte hartu nahi baduzu, zure zain egongo gara eta


No comments:

Post a Comment