2014-11-20

Basauriko berbalagunen aurkezpen jaia


Basaurin, azaroaren 6an egin zuten berbalagunek aurkezpen jaia. Bertan, dinamizatzaileak hitz batzuk esan ondoren, Barry Manley irlandarraren emanaldiaz gozatzeko aukera ederra izan genuen. 


Barry irlandarra da jaiotzez, baina urteak daramatza Euskal Herrian bizitzen. Gure hizkuntza ondo ikasi du, eta orain, herriz herri ibiltzen da berbalagunei bere bizipenen berri ematen, beti umorez eta musikaz lagunduta. Basaurin horrelakoetaz hitz egin zen, ohiturei buruz, mendizaletasunari buruz, atzerritarren inguruko aurreritziei buruz, politikari buruz…eta berbalagunak espektakuluaren parte ere izan ziren. Ekitaldia, askaritxo eta solasaldi batekin amaitu zuten. Horrela, berbalagun talde ezberdinek elkar ezagutzeko eta giro onean egoteko aukera izan zuten.


2014-11-18

GALDAKAOKO AURKEZPEN JAIA

Itzela izan zen iazko aurkezpen jaia eta iazkoa bezain ona edo hobea aurtengo. Aurten ez dugu Barry Manley-ren bakarrizketarekin barre egin; geure buruari egin diogu barre.

Adin, kolore eta talde guztietako berbalagunak elkartu ginen Topa tabernako txoko polit batean, elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko.


Janire soinujolearen esanetara aritu ginen kantu zaharrak abesten, 6 taldetan banatuta: Ardiak, txerriak, igelak, otsoak, katuak eta saguak.

Hona hemen ardiak kantuka






Txerriei "Baratze bat" kantatzea tokatu zitzaien, baina hegoaldeko txerriak dira hauek, eta ez dakite zubereraz. Jaten, ordea, badakite, barratik ez ziren asko urrundu eta






Katuak ere ez ziren oso fin aritu, baina barre ederrak bota genituen euren kontura, eta hori zen garrantzitsuena. Hauek bai, katu mokofinak! Esnea beharrean, ez zuten ba ardo ondua eskatu!






"Euskara, bihotzetik ahora" mezua zuen piruleta bana eskuan dutela atera genuen eguna borobiltzeko azken argazkia.
Miauka, kurrinka, uluka, korroka zein beeka guzti-guztiok euskaraz.
"Lotsarik gabe, praktikatu gurekin"

2014-11-10

GALDAKAOKO BERBALAGUN JAIA, AZAROAREN 13an


19:30ean hasiko da jaia, Topa tabernako beheko aretoan.Ondo pasatzeko gogoa da eraman behar den bakarra.

Gogogatu euskaraz gozatu nahi duen edozein pertsonak har dezakeela parte jaia honetan. Beraz, interesa daukan lagunen bat badaukazue, ez izan zalantzarik, eta eraman ezazue.

ANIMA ZAITEZTE, MEREZI IZANGO DU ETA!

2014-11-02

BASAURIKO BERBALAGUNEN AURKEZPEN JAIA

Ostegun honetan, azaroaren 6an, beste hitzordu garrantzitsu bat daukagu Basaurin, Berbalagunen Aurkezpen Jaia hain zuzen ere. Bertan, Barry Manley bakarrizketalariaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango duzue, baita beste berbalagunekin pintxoak hartu eta mintzatzeko ere. Arratsaldeko 20:30ean elkartuko gara Zehatza tabernan. Animo!!!!

Basaurin Kantuka 2014-10-31

2014-2015 IKASTURTEKO LEHENENGO KANTUKA SAIOA BASAURIN

Ostiral honetan, lehenengo Kantuka saioa egin dugu. Txistulariek eta eguraldi onak lagunduta giro polita egon zen, hurrengorako ere espero dugu giro ederra eta ahalik eta berbalagun gehiago egotea. Aupa Kantuka!!!