2014-11-26

ABENDUAREN 3an, GALDAKAOKO MINTZODROMOA


Urreta Kiroldegian elkartuko gara 10:30ean
Azaroaren 28a da izena emateko azken eguna
ANIMA ZAITEZ!

ZER DA MINTZODROMOA? 

Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da mintzodromoaren helburua, jendea herriko plazan edota herriko leku erreferentzial batean euskaraz hitz egiten jarriz. Egunerokotasunean pil-pilean dauden gaiei buruz talde txikietan eztabaidatuko dugu, unibertsalagoa denWorld Cafeformatuari jarraituz, baina beti ere euskaraz. Mintzodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta lagun giroan tarte atsegina pasatuko dute euskaraz.

2014-11-20

AZAROAREN 22an, KALAKAN TALDEA GALDAKAON



Azaroaren 22an

Torrezabal Kultur Etxean

20:00etan

6€






Kalakan Ipar Euskal Herriko musika taldea da. Taldea Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereauk osatzen dute. Euskaraz abesten dute, eta kantu tradizionalean oinarritzen dira.
Kantu herrikoien moldaketa minimalistak (ahotsa eta perkusioa) egitea da talde honen berezitasun aipagarriena. Katia eta Marielle Labeque pianistekin Europan gaindi kontzertuak eman ondoren, Madona abeslariaren MDNA tour 2012 munduko birari esker hirukotea famatua bilakatu da

Basauriko berbalagunen aurkezpen jaia


Basaurin, azaroaren 6an egin zuten berbalagunek aurkezpen jaia. Bertan, dinamizatzaileak hitz batzuk esan ondoren, Barry Manley irlandarraren emanaldiaz gozatzeko aukera ederra izan genuen. 


Barry irlandarra da jaiotzez, baina urteak daramatza Euskal Herrian bizitzen. Gure hizkuntza ondo ikasi du, eta orain, herriz herri ibiltzen da berbalagunei bere bizipenen berri ematen, beti umorez eta musikaz lagunduta. Basaurin horrelakoetaz hitz egin zen, ohiturei buruz, mendizaletasunari buruz, atzerritarren inguruko aurreritziei buruz, politikari buruz…eta berbalagunak espektakuluaren parte ere izan ziren. Ekitaldia, askaritxo eta solasaldi batekin amaitu zuten. Horrela, berbalagun talde ezberdinek elkar ezagutzeko eta giro onean egoteko aukera izan zuten.


2014-11-18

GALDAKAOKO AURKEZPEN JAIA

Itzela izan zen iazko aurkezpen jaia eta iazkoa bezain ona edo hobea aurtengo. Aurten ez dugu Barry Manley-ren bakarrizketarekin barre egin; geure buruari egin diogu barre.

Adin, kolore eta talde guztietako berbalagunak elkartu ginen Topa tabernako txoko polit batean, elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko.


Janire soinujolearen esanetara aritu ginen kantu zaharrak abesten, 6 taldetan banatuta: Ardiak, txerriak, igelak, otsoak, katuak eta saguak.

Hona hemen ardiak kantuka






Txerriei "Baratze bat" kantatzea tokatu zitzaien, baina hegoaldeko txerriak dira hauek, eta ez dakite zubereraz. Jaten, ordea, badakite, barratik ez ziren asko urrundu eta






Katuak ere ez ziren oso fin aritu, baina barre ederrak bota genituen euren kontura, eta hori zen garrantzitsuena. Hauek bai, katu mokofinak! Esnea beharrean, ez zuten ba ardo ondua eskatu!






"Euskara, bihotzetik ahora" mezua zuen piruleta bana eskuan dutela atera genuen eguna borobiltzeko azken argazkia.
Miauka, kurrinka, uluka, korroka zein beeka guzti-guztiok euskaraz.
"Lotsarik gabe, praktikatu gurekin"